Seminars and Latest News

Ibilgailu elektrikoa

25 OHIKO GALDERA
(eta erantzunak)

1- Zer alde daude hibrido baten, hibrido entxufagarri baten, autonomia hedatuko baten edo elektriko puru baten artean?

Motor elektriko batek erabat edo partzialki propultsatutako ibilgailuari deitzen zaio ibilgailu elektrikoa. Baterietan gordetako energia kimikoa erabiltzen du motorrak, eta bateriak kargatu egiten dira energia elektrikoko kanpo-iturri batean. Legeriaren arabera, ibilgailu elektrikoak dira, soilsoilik, bateria horiek elikatzeko karga-puntu bat behar duten ibilgailuak. Horrenbestez, hibrido ez-entxufagarriak (motor elektriko bat elikatzen duen bateria txiki bat du, 2 kilometro inguruko tartean elektrizitatearekin mugitzea ahalbidetzen duena) ez dira ibilgailu elektrikotzat hartzen.

TEKNOLOGIAK

Gaur egun, ibilgailu elektrikoen hiru teknologia nagusi daude merkatuan:

Bateriako ibilgailu elektriko purua (BEV - battery electric vehicle):

VehículoMotor elektriko batek erabat propultsatutako ibilgailua, sare elektrikoari konektatutako korronte-hargune baten bitartez kargatzen diren bateriek elikatua.

Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (EREV - extended-range electric vehicle):

Ibilgailu elektriko entxufagarria, errekuntza-motor txiki bat ere badarama, bateriak kargatzeko sorgailuari eragiteko. Propultsioa elektrikoa da erabat, baina bateriak errekuntza-sistema osagarriaz kargatzen dira.

Ibilgailu hibrido entxufagarria (PHEV - plug-in hybrid electric vehicle):

Propultsio elektrikoa eta ohiko propultsioa uztartzen dituen ibilgailua. Saretik lortutako eta baterietan biltegiratutako energiatik lortzen du propultsio elektrikoa. Autonomia elektriko handiagoa du hibrido ez-entxufagarri konbentzionalek baino, eta, horri esker, emisio kopuru nabarmen txikiagoa sortzen du oro har.

vehículo eléctrico

Ibilgailu elektrikoen moten laburpen-koadroa

Cuadro resumen tipos vehículos eléctricos

Kontsumoa eta emisioak homologatzeko WLTP (Worldwide Harmonised Light Vehicle Test Procedure edo Ibilgailu Arinen Entseguetarako Munduko Prozedura Harmonizatua) egungo zikloa exijenteagoa da NEDC zilko zaharra baino eta, horrenbestez, errealistagoa.

 

2- Ibilgailu Elektrikoa laster dabil eta potentea da?

El VE corre y es potente

Bai. Fabrikatzaileak ibilgailuari jarri dion motorrak zenbateko potentzia duen izango da gakoa, errekuntza-ibilgailuen kasuan gertatzen den bezala. Potentzien adibideak: 67 CV, 120 CV, 170 CV, 408 CV,…

Ibilgailu Elektriko bat errekuntza-ibilgailu batekin alderatuta, azpimarratzekoa da abiadura txiki edo ertainetan ematen duen potentzia-sentsazioak zenbateraino harritzen gaituen. Ez da sentsazio bat, egiazkoa da. Ibilgailu termiko baliokide bat baino askoz ere potenteagoa da baldintza horietan.

Eta 0 rpm-tik bertatik jada badauka gehieneko parea.

 

3- Auto elektrikoa txikia da?

El coche eléctrico es pequeño

Ibilgailu elektrikoen eskaintza oso zabala da gaur egun. Tamainari dagokionez, autobus elektrikoak ere badaude.

 

4- Konplikatua da auto elektrikoa gidatzea?

Oso sinplea da auto elektrikoa gidatzea. Ez dauka ez enbragerik ez abiadura-palankarik. Ez da “kalatzen”. Gehieneko motor-parera iristen da lehenengo biraketatik, eta, hori horrela, oso “irteera” ona du.

 

5- Zenbat irauten du bateriak? Nola luza daiteke bateriaren bizitza?

Oro har, auto elektrikoko bateria baten batez besteko bizitzadenborak 3.000 karga-ziklo oso hartzen ditu gutxi gorabehera. Puntu honetan, garrantzitsua da karga-ziklo osoaren kontzeptua ulertzea, hau da, bateriaren % 0tik % 100eraino. Karga bat bateriaren % 80tik % 100eraino egiten dugunean, 0,2 zikloren baliokide da eragiketa hori. Ziklo oso bat gerta dadin, 5 karga-eragiketa egin beharko lirateke bateriaren % 80tik % 100eraino. Horrenbestez, ibilgailu batek jasan dezakeen kargen kopurua 3.000 baino askoz gehiago da, eta bateria ez da elementu mugatzaile bat ibilgailuaren bizitza baliagarrian.

Azpimarratzekoa da, halaber, gomendagarria dela karga-eragiketa ibilgailua erabat deskargatuta ez dagoenean hastea, bateriari kalterik ez eragiteaz gain, egokiagoa baita bateriarentzat berarentzat.

Cuánto dura la batería

Cuánto dura la batería
Cuánto dura la batería

Bateriak ez dira goizetik arratsera hondatzen, eta, aitzitik, oso mantso galtzen dute errendimendua. Hasierako egoeraren % 100etik, erabilerarekin, eta apurka-apurka, bere karga-ahalmena murrizten da. Efektu hori ere ez da elementu mugatzaile bat izango ibilgailuaren bizitza erabilgarrian. Horren adierazgarri gisa zera esan daiteke, 150.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, % 8an soilik murrizten da ahalmena.

Gaur egun, fabrikatzaile askok jada 8 urterako edo 160.000 km-rako bermatzen dituzte bateriak, eta errekuntza-ibilgailu batean dagoena baino berme-marjina askoz ere handiagoa da hori. Nabarmentzekoa da, ibilgailu elektrikoen egungo autonomiekin eta egin ohi diren eguneroko ibilbideekin, kasurik gehienetan ez dela beharrezkoa bateria osorik kargatzea, salbu eta distantzia luzeko bidaia bat egin behar bada. Patroi horri jarraikiz, ibilgailu ertain baten karga atxikiz, bateriaren bizitza baliagarria luzatuko da.

Bestalde, kontuan izan behar da ibilgailu elektrikoaren egiazko autonomia aldatu egiten dela tenperatura-baldintzen arabera, txikiagoa izanik tenperatura baxuekin. Bateriak sentsibleak dira tenperatura-aldakuntzekiko, baina ibilgailu elektriko modernoek isolamendua duten bateriak dituzte, neguan babesten dituen isolamendua.

 

6- Bateria hondatzen bada, alda dezaket?

Bloomberg New Energy Finance, konpainiaren datuen arabera 2015. urtean ibilgailu elektriko baten kostu totalaren % 57 zen bateria. Zifra hori % 33an dago orain eta aurreikuspenen arabera % 20ra iritsi ahalko litzateke 2025. urterako. Horrek garamatzan jokalekuan, prezioaren murrizketa garrantzitsua gertatuta ere, bateria izango da oraindik ere auto elektrikoetako osagai garestienetako bat eta protagonismo handienetako bat duena.

Edozein kasutan ere, ibilgailu askok bateria ordezteko aukera eskaintzen dute, kostua ordainduta, eta transformazio kitak eskaintzen dituzten enpresa berriak ere sortzen hasi dira, degradatutako bateriak askoz ere ahalmen handiagoa duten beste batzuekin ordezteko. Epe luzera, automobilaren beste elementu mekaniko bat bihurtuko da bateria, bere bizitza baliagarria amaitzean matxuragatik edo degradazioagatik ordeztu ahalko dena.

Si se estropea la batería la puedo cambiar

 

7- Zer gertatzen da bateriarekin Ibilgailu Elektrikoaren bizitza baliagarriaren amaieran?

Bateria Ibilgailu Elektrikoaren bizitza baliagarriaren amaierara iristen denean, beste aplikazio geldikor batzuetarako erabili daiteke. Bigarren bizitza deitzen zaio horri. Etxerako autokontsumo-sistemetako energia-biltegiratzea da bere aplikazio posibleetako bat.

 

8- Zenbat balio du Ibilgailu Elektriko batek?

Ibilgailuaren kostu totala kalkulatu beharko litzateke, eta horrek erregaia, mantentze‑lanak, eta abar, hartuko lituzke barnean, ibilgailu elektriko baten mantentze-lanak askoz ere merkeagoak direlako, eta 100 km egiteak 1-2 euroko kostua du elektrizitatean.

Horrenbestez, ibilgailu elektrikoaren erabilera errekuntza-ibilgailu batena baino merkeagoa da, eta hasierako erosketa-gainkostua konpentsatu ahalko luke. 10.000 euro inguruko gainkostua dagoela eta urtean 20.000 km-ko erabilera ematen zaiola suposatuta, 6-7 urteko tartean amortizatuko litzateke ibilgailu elektrikoa (erregaien gaur egungo prezioak kontuan izanda).

Ondoren, ibilgailu elektrikoa erosteari lotutako gastuen adibideak adierazten dira (kostu guztiak gutxi gorabeherakoak dira, eta Ibilgailu Elektrikoaren, karga-terminaleko operadorearen eta abarren arabera aldatuko dira):

euros

factura

 

9- Non konpondu dezaket edo egin diezazkioket mantentze-lanak?

Gero eta gehiago dira etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen diren lantegiak, eta beren instalazioak egokitzea erabakitzen dutenak zerbitzua eman eta auto elektrikoak konpontzeko.

 

10- Mantentze-lanak garestiak dira?

¿El mantenimiento es caro?

Auto elektriko baten mantentze-lanak errekuntza-ibilgailu batenak baino % 2O merkeagoak direla esatera ere ausartu dira fabrikatzaile batzuk.

Auto elektriko batek EZ DITU (eta, horrenbestez, ez zaie mantentze-lanik egin behar edo aldatu behar):

  • Aire-iragazkia.
  • Erregai-iragazkia.
  • Motorraren olioa eta dagokion iragazkia.
  • Buxiak.
  • Aurreberogailuak.
  • Enbragea.
  • Ihes-hodia.
  • Banaketa-uhala.
  • Turboa.
  • Abiadura-kaxa.

 

11- Zenbat kontsumitzen dute?

Motor elektrikoak errekuntza-motorrak baino askoz ere efizienteagoak dira energetikoki. 100 km auto elektriko batekin egiteak gutxi gorabehera 18 kWh-ko “kostua” du.

ADIBIDEZ:

Ibilgailuak 30 kWh-ko bateria bat badu eta kilometroan 0,18 kWh kontsumitzen badu, bateria % 100ean osorik duela egin ditzakeen gutxi gorabeherako kilometroak kalkula ditzakegu bateriaren ahalmena kontsumoarekin zatituta:

Karga-ziclo oso 1: 30 kWh / 0,18 kWh/km = 166,67 km

kWh kontsumoa gutxi gorabeherakoa da eta, ibilgailuaz gain, gidatzeko moduaren mende egongo da.

  • Orduko kilometroek orduko kWh-en kontsumoa gehitu ahalko dute. Orduko zenbat eta kilometro gutxiagora joan, orduan eta txikiagoa izango da kontsumoa. Hori dela-eta, ibilgailu elektrikoak efizienteagoak dira hirietan autobideetan baino.
  • Aire girotua eta berokuntza. Neurrian erabili behar dira aire girotua eta berokuntza kontsumo efiziente bat mantentzeko.
  • Gidatzeko modua. Ibilgailu elektrikoek duten balaztatze erregeneratiboari esker, abiadura konstante bat mantentzen bada eta erregenerazio hori ahalbidetzen bada, gidatze efizientea izango dugu kWh kontsumo txikiagoarekin.
Cuánto consumen

 

12- Nola kargatuko dut?

Oro har, “gauez eta etxean”

Helbide partikularretan eta enpresetan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko aukera dago, 3,7tik 22 kW-ra bitarteko potentzia duten karga-puntuetan. Oro har, instalazioaren potentzia zenbat eta handiagoa izan, kargaren iraupena orduan eta txikiagoa izango da.

Ibilgailuari lotutako azpiegitura (ibilgailua aparkatzen den lekuan instalatutakoa) eta azpiegitura publikoa (azpiegitura hori kudeatzen duen enpresaren bezero den edozein ibilgailuk balia dezakeena) bereizi behar dira betiere.

Horrelako ibilgailuek “lo egiten duten” garajean egiten dituzte kargen % 90-95, gauean bereziki, elektrizitate-eskaria txikiagoa delako eta, horrenbestez, kostua ere txikiagoa. Gainera, interesgarria da ibilgailua geldirik dagoela eta gauez dela aprobetxatzea, etxebizitzako (edo enpresako) gainerako kontsumoak oso txikiak baitira. Azpiegitura publikoa, beraz, laguntzako azpiegitura bat da, gainerako % 5-10a estaltzeko bakarrik erabiltzen dena.

¿El mantenimiento es caro?

Nabarmentzekoa da EAEk garaje kolektiboetako instalazio tronkalak sustatzearen alde egiten duela, EEEren garraio eta mugikortasun efizienterako laguntza-programaren bitartez, horrelako proiektuei % 100eko laguntza ematen diena.

Laguntzen programen oinarrien arabera, jarduketa horiek dimentsionatu egin behar dira garajeko plazen gutxienez % 15 elikatzea ahalbidetzeko.

Garaje kolektiboak 120 plaza edo gehiago dituenean, jarduketak gutxienez hiru (3) instalazio tronkal independente izango ditu, bakoitzak sei (6) karga puntu elektrifikatzeko ahalmenarekin. Deribazio indibidualerako beharrezkoa den kanalizazioa eduki beharko du instalazio tronkal bakoitzak, eta horrekin batera, behe-tentsioko koadro orokorra eta zirkuitu kolektiborako edo barrualdeetarako kanalizazioa garajearen gune erkidetik. Gainera, instalazio tronkalen diseinua modu jakin batean dimentsionatuko da zeinaren arabera edozein aparkalekutako kargagailu indibidual baten deribazioa 20 m-tik beherakoa izango den, zirkuitu kolektiborako kanalizaziotik edo garajearen gune erkideari lotutako barrualdeetatik garaje-plazaren instalazioaren puntu jakin bateraino neurtuta.

garage

Laguntzen programa horretan, hautagarritzat hartuko da erretiluei, tutuei, euskarriei eta, oro har, deskribatutako instalazio elektrikoa biltzeko beharrezkoak diren elementuei buruzko obren kostua.

Linea honetako jarduketek kostu subentzionagarrien % 100eko laguntza bat izango dute, eta 200 €-ren baliokide den laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezarriko da dirulaguntzako instalazio tronkala dimentsionatu den aparkaleku bakoitzeko. Linea horretan, gastu subentzionagarritzat hartuko da BEZa, salbu eta, eskatzailearen izaera juridikoa kontuan izanda, gastu hori berreskuratu edo konpentsatu badaiteke.

Instalazio elektrikoko eskemei dagokienez, xehetasunez deskribatzen dira ITC-BT-052 jarraibidean.

Ezaugarri nagusiak adierazten dira ondoren:

1. eskema - Eskema kolektibo edo tronkala kontagailu nagusi batekin instalazioaren jatorrian

Kontagailu nagusi bat da, eta bigarren mailako beste zenbait kontagailu ditu ondoren. Zenbait aldaera ditu:

1A eskema - Kontagailuen zentralizazio bateratua

1A eskema - Kontagailuen zentralizazio bateratua

1B eskema - kontagailuen zentralizazio bereizia, dagoen kontagailuen zentralizazioan gunerik geratzen ez den instalazioetara bideratutakoa

1B eskema - kontagailuen zentralizazio bereizia, dagoen kontagailuen zentralizazioan gunerik geratzen ez den instalazioetara bideratutakoa

1C eskema - kontagailuen zentralizazioa karga-puntuetarako soilik, parking publikoetara bideratua

1C eskema - kontagailuen zentralizazioa karga-puntuetarako soilik, parking publikoetara bideratua


2. eskema - Instalazio indibiduala etxebizitzarako eta karga-punturako kontagailu erkide batekin

Karga-punturako deribazioa etxebizitzako kontagailutik ateratzen da.

Instalazio indibiduala etxebizitzarako eta karga-punturako kontagailu erkide batekin


3. eskema - instalazio indibiduala karga-puntu bakoitzerako.

Karga-punturako kontagailu berria, bi aldakuntzekin:

3A eskema - kontagailuen zentralizazio berean

3A eskema - kontagailuen zentralizazio berean

3B eskema - kontagailuen zentralizazio desberdinean dagoenean lekurik ez badago

3B eskema - kontagailuen zentralizazio desberdinean dagoenean lekurik ez badago


4. eskema - zirkuitu gehigarria(k) ibilgailu elektrikoa kargatzeko.

Besteak beste, familia bakarreko etxebizitzetarako eskema.

4A eskema - Familia bakarreko etxebizitzak. Baita jabetza horizontaleko erregimeneko eraikinen kolektiboetan ere

4A eskema - Familia bakarreko etxebizitzak. Baita jabetza horizontaleko erregimeneko eraikinen kolektiboetan ere

4B eskema - Instalazioa zirkuitu gehigarriarekin eta garajeen zerbitzu orokorretako zati osagarriak

4B eskema - Instalazioa zirkuitu gehigarriarekin eta garajeen zerbitzu orokorretako zati osagarriak

KARGATZEKO MODUAK

1. modua

Kargatzeko 1. moduari jarraikiz ibilgailua etxeko hargune bati (Schuko edo F Mota deitutakoa) konektatzen zaio, inolako komunikaziorik gabe sare elektrikoaren eta ibilgailuaren artean. Hori horrela, segurtasunarekin eta denborarekin lotutako arrazoiekin batera, modu hau ez dago egina ibilgailu elektrikoak egunero kargatzeko, eta larrialdietan baino ez da erabiltzen.

Modo 1

Ibilgailuak, gehienez ere 2,3kW-ko potentzia kargatu ahalko du, eta, hori horrela, karga mantsotzat jotzen dugu.
Adibidea.
30 kWh-ko bateria bat osorik kargatzeko, 13,04 ordu
(30/2,3=13,04) beharko lirateke

2. modua

Kargatzeko 2. modua 1. modua bezalakoa da (Schukora konektatua) salbu eta segurtasun-sistema bat ere baldin badauka. Modu hau, 1. modua bezala, ez da esklusiboa ibilgailu elektrikoentzat. Konexioa kable berezi baten bidez egiten da, ibilgailuaren eta larakoaren artean kontroleko pilotu bat duena, babes-sistema diferentzial batez gain. Hori dela-eta, 1. moduan ez bezala, 2. moduan badago komunikaziorik sare elektrikoaren eta ibilgailuaren artean.

Modo 2

Ibilgailuak 3,6 kW-ko potentzia kargatu ahalko du gehienez ere.
Adibidea.
30 kWh-ko bateria bat osorik kargatzeko, 8,33 ordu beharko lirateke (30/3,6=8,33).

3. modua

Ibilgailu elektrikoentzat esklusiboa da 3. modua eta, horrenbestez, kargatzeko gomendatutako modua dugu. Karga-terminal bat instalatzen da (karga-puntua ere deitzen zaio), kontrol- eta babes-funtzio guztiak barnean hartzen dituena. Horrek, ekipamenduari esker, sare elektrikoaren eta ibilgailuaren artean komunikazioa izatea ahalbidetzen du, eta, gainera, egindako kargak monitorizatu ahal izatea. Ibilgailuentzako modu esklusiboa denez, konektore espezifikoak erabiltzen dira, hala nola 1. mota (Yazaki) edo 2. mota (Mennekes).

Modo 3

3. moduko kargan 7,4 kW-ko gehieneko potentzia lor daiteke tentsio monofasikoan eta 22 kW-koa ere bai trifasikoan.
Adibidea.
30 kWh-ko bateria bat osorik kargatzeko:
Gehienekoa monofasikoan: 4,05 ordu beharko lirateke (30/7,4=4,05).
Gehienekoa trifasikoan: 1,36 ordu beharko lirateke (30/22=1,36).

4. modua

Kargatzeko modu hau ere esklusiboa da ibilgailu elektrikoentzat eta potentzia handiagoak ahalbidetzen ditu. 3. moduan ez bezala, korronte zuzenean egiten da karga, eta gaur egun 22 kW-50 kW bitarteko karga-potentziak ere jasan ditzake. Kasu hauetan erabiltzen diren konektoreak CCS-Combo edo CHAdeMO dira.

Modo 4

Hornitegietan edo bide publikoan aurkitu ohi dira horrelako terminalak.
Adibidea.
50 kW emateko gai den ekipamendu batean 30 kWh-ko bateria baten % 80 kargatzeko ordu-erdi beharko litzateke gutxi gorabehera ((30*0,8)/50= 0,48).

 

13- Zenbat denbora hartzen du kargatzeko?

KARGA MOTAK

Karga motak Konexioa Mota Iraupena
Karga mantsoa KA Monofasikoa Etxeko entxufea 18 h
Karga normala KA Monofasikoa Garajeak 5-10 h
Karga erdi-lasterra KA Trifasikoa Txandakatze-parkinga, bide publikoa 2-5 h
Karga lasterra KZ Hornitegiak, flota pribatuak 30-40 min(*)
Karga ultralasterra KZ Hornitegiak 5 min

E40 kWh-ko bateria baterako daude kalkulatuak karga-denborak.
(*) Karga lastertzat hartzen da bateriaren ahalmenaren % 80raino iristen dena

Auto elektrikoak % 80raino baino ez du onartzen karga lasterra bateria babesteko. Autoak ezartzen du muga, ez terminalak.

Karga lasterreko terminala ibilgailuarekin komunikatzen da, haien arteko komunikazioprotokolo bat ezarriz, bateriaren egoera, kargaren %-a, tenperatura, ibilgailuaren fabrikatzailearen segurtasun-protokoloak, eta abar, jakiteko, eta horrela ibilgailua momentu jakin horretan behar duen potentziarekin kargatzeko.

Karga-kurban ikus daiteke bateria oso hutsik dagoenean autoa oso laster kargatzen dela, eta betetzen doan neurrian, kargaren % 80 ingurura iritsita, mantsotu egiten da.

Tiempos de recarga

 

14- Zenbat balio du karga-instalazioak?

Honako kostu hauek hartu behar dira kontuan:

  • Karga-terminala
  • Instalazioak (kableak, eta abar)
  • Beste zerbitzu batzuk (mantentze-lanak, alerta-zerbitzua, eta abar)

Hautatutako terminalaren ezaugarrien eta instalazioa egin behar den kokapenaren ezaugarrien arabera, prezioa aldatu egiten da. Magnitudeordena gisa 1.500 – 2.500 euroko zenbatekoa balioetsi daiteke erkidego-garaje baterako.

euros

Potentzia handitzea

Potentzia-handitze baten ondoren argiaren faktura gutxi gorabehera zenbatera iristen den kalkulatzeko potentzia-terminoa izan behar dugu batez ere kontuan.

Potentzia-kW izateko erabiltzaileak ordaintzen duen prezioa da potentzia-terminoa. Kontsumitutako kWh kopuruarekin biderkatuko da zenbateko hori. Kontratatutako tarifaren arabera, potentzia-terminoa desberdina da.

Adibidez, 2.0A tarifa bat (ordu-diskriminaziorik gabe, hau da, Kwh-aren prezioa beti bera izango da ordua edozein izanda ere) eta 3,45 kWko potentzia kontratatuta duen etxebizitza batean potentzia 4,6kW-ra handitzea pentsatzen ari da. Potentzia-terminoaren kostua egunean 0,114873 €/kW bada, honako hauek izango lirateke kalkuluak:

ejemplo

 

15- Badira karga-puntu publikoak?

EAEn, 2019ko abenduan, karga publikoko 108 terminal daude guztira, zehazki karga normaleko 74, karga lasterreko 26 eta karga ultralasterreko 8.
Nabarmentzekoa da Euskadin bi kokaleku daudela karga ultralasterrarekin, bakoitzak 4 terminal dituelarik

Euskadiko udalerri askotan daude karga lasterreko karga-puntuak. Honako hauek dira adibide batzuk:

  • BIZKAIA: Abanto-Zierbena (ultralasterra),), Barakaldo, Bilbo, Derio, …
  • GIPUZKOA: Arrasate, Donostia, Eibar, Irun, Olaberria, …
  • ARABA: Gasteiz, Lopidana (ultralasterra), Laudio, …

Karga motaren eta puntuak kudeatzen dituen enpresaren arabera aldatzen da karga publikoaren prezioa. Adibidez, karga normalak 0,29 €/kWh-ko kostua du, karga lasterrak 0,39 €/kWh eta ultralasterrak 0,446 €/kWh (BEZik gabe).

Lotutako garaje batean terminal bat izanez gero, karga publikoak aldizkako kostua dakar erabileraren arabera. Adibidez, astean 20 kWh kargatzen badira karga normaleko terminaletan, kostua astean 5,8€ litzateke (BEZik gabe).

Punto recarga

 

16- Zenbat balio du elektrizitateak?

Precio electricidad

Etxean, super behe-ordutegiko tarifa (1h-7h tartea) erabiliz karga daiteke ibilgailu elektrikoa, azken hilabeteetan 0,040 – 0,050 €/kWh inguru izan baita merkatu arautuan (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa).

kWh-aren kostuaz gain elektrizitate-fakturan beste kontzeptu bat barne hartzen da, potentzia-terminoa deitutakoa. Potentzia-kW izateko erabiltzaileak ordaintzen duen prezioa da potentzia-terminoa. Kontsumitutako kWh kopuruarekin biderkatuko da zenbateko hori. Kontratatutako tarifaren arabera, potentzia-terminoa desberdina da.

Merkaturatzailearen arabera aldatzen da potentzia-terminoaren kostua baina gutxi gorabehera 2.0A tarifa baterako (ordu-diskriminaziorik gabe, hau da, Kwh-aren prezioa beti bera izango da ordua edozein izanda ere), eguneko kostua 0,114873€/kW. da.

Nola kalkulatzen da?

Kontratatutako potentzia eguneko potentzia-terminoarekin eta fakturazioaldian barne hartutako egunekin biderkatu behar da.

3,45kW kontratatutako potentzia x potentzia terminoaren eguneko 0,114873 €/kW x 30 egun: 11,89€ hilabete batean

Merkaturatzaile bat kontratatzen bada, kontratupean adostuta egongo da ordu-tarte horren prezioa.

Azkenik, karga-puntua instalatzeaz gain kargarako elektrizitatea ere hornitzen duen enpresa bat kontratatzeko aukera ere badago. Hau da, zirkulazioan dauden Ibilgailu Elektrikoaren kopurua gehitzen den neurrian ezarri beharko den eskema: jabe-erkidego baten ibilgailu elektrikoei zerbitzua emango dien hargune elektriko bat egitea.

Elektrizitateak azpiegitura publikoan duen prezioa karga-puntua kudeatzen duen enpresaren mende dago. Adibidez, karga normalak 0,29€/kWh-ko kostua du, karga lasterrak 0,39€/kWh-ko kostua eta ultralasterrak 0,446€/kWh-ko kostua. (BEZik gabe).

 

17- Nire etxebizitzan kontratatutako potentzia gehitu behar dut?

Egungo joerari jarraikiz, Ibilgailu Elektrikoaren jabe bakoitzak karga-puntua bere etxebizitza propioaren kontagailura "lotuta" instalatuko du. Ibilgailu Elektrikoa gauez kargatzen bada, elektrizitatea kontsumitzen duten gainerako gailu edo aparatuak itzalita daudenean, ez da beharrezkoa izaten kontratatutako potentzia handitzea.

Ibilgailu bat egunez edo gauez kargatzearen adibidea, kontuan izanda badaukagula mekanismo bat kontratatutako potentziara iristean Potentzia Kontrolatzeko Etengailuak jauzi egin ez dezala ahalbidetzen duena

  IBILGAILU ELEKTRIKOAREN KARGA EGUNEAN IBILGAILU ELEKTRIKOAREN KARGA GAUEAN
Kontratatutako potentzia 3,6 kW 3,6 kW
Etxetresna elektrikoen kontsumoak
Telebista
Garbigailua
Hozkailua
Guztira

0,20 kW
1,8 kW
0,3 kW
2,3 kW

0,00 kW
0,00 kW
0,3 kW
0,3 kW
Gainerako kW-ak Ibilgailu Elektrikoa kargatzeko
Potentzia eskuragarria

1,3 kW (3,6-2,3)

3,3 kW (3,6-0,3)
Karga-denbora
30kW-ko bateria bat kargatzeko denbora

23 ordu (30/1,3)

9 ordu (30/3,3)
cargador

HayBadira kontuan hartu behar ditugun zenbait faktore potentzia gehitzea edo ez balioesteko:

  • Kontratatutako egungo potentzia
  • Kargaren ordutegia: eguna/gaua
  • Kargarako beharrezkoa den denbora
  • Ibilgailu mota/bateriaren ahalmena

 

18- Baimena eskatu behar dut nire jabe-erkidegoan?

garage

Karga-puntu pribatu bat instalatzeko behar diren baimenei dagokienez, azpimarratzekoa da, jabetza horizontaleko legeari jarraikiz, eraikinaren aparkalekuan erabilera pribaturako ibilgailu elektrikoen karga-puntu bat instalatzeko baldintza bakarra erkidegoari aldez aurretik jakinaraztea dela, betiere garaje-plaza indibidual batean kokatu behar bada.

 

19- Ibilgailu Elektriko bat eduki dezaket garajerik ez badaukat?

Aurretik azaldutakoaren arabera, ez dirudi gomendagarria.

casitas

 

20- Autobidea eta TAO ordaindu behar ditut?

euros

EAEn ez dago hobaririk ez autobidean, ez TAO zerbitzuan.

 

21- Hobariak edota zerga-pizgarriak daude euskal hiriburuetan?

euros

EAEn, udalerri askok dauzkate beren udal-ordenantzetan ibilgailu elektrikorako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuaren gaineko Zergaren hobariak (% 95eko hobaria zenbait kasutan).

Informazio gehiago zerga-pizgarriak

 

22- Badago dirulaguntzarik?

Existen habitualmente programas de ayudas para fomentar la movilidad sostenible en general y la movilidad eléctrica en particular.

Informazio gehiago Dirulaguntzak

euros

 

23- Zer etiketa dagokio? Edozein tokitatik zirkula dezaket?

etiqueta cero

ZERO etiketa

Ibilgailu % 100 elektrikoak, autonomia hedatuko elektrikoak, erregai-pilakoak (hidrogenoa) eta 40 km-tik gorako autonomia duten hibrido entxufagarriak.

EAEn oraingoz ez dago ibilgailuen zirkulaziorako murrizketarik, baina datozen hilabeteetan izango dira hainbat udalerri alderdi hori arautu beharko dutenak eta ZERO etiketa izatearen abantaila izango du Ibilgailu Elektrikoak.

 

24- Arriskutsua da ibilgailuaren soinurik ez entzutea?

Ibilgailu elektrikoek duten abantailetako bat zaratarik eragiten ez dutela da, eta, hortaz, lagungarriak izango dira kutsadura akustikoa gutxitzeko. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera kutsadura akustiko horrek kalteak eragiten ditu pertsonen osasunean, fisikoan (entzumenaren galera) zein psikologikoan (antsietatea, estresa, suminkortasuna). Dena den, bertute hori eragozpena izan daiteke bidea erabiltzen duten gainerako erabiltzaileen segurtasunerako.

Europako legeriaren arabera, 2021etik aurrera, ibilgailu elektrikoek soinuren bat emititu beharko dute bidesegurtasunerako arriskua izan ez daitezen.

Europako Erkidegoaren lege horrek homologazio berriko modeloak hartzen ditu eraginpean uztailaren 1etik aurrera, baita 2021etik aurrera merkaturatzen diren modelo guztiak ere.

Autoek soinu bat emititu beharko dute 20 kilometro orduko baino abiadura txikiagoan doazenean eta atzera-martxarekin dabiltzanean.

Ruido

 

25- Zenbat kutsatzen du auto elektriko batek?

Motor elektrikoak ez du errekuntza-gasik emititzen, eta, hori horrela, dabilen tokian ez du ez gasik, ez partikula kutsatzailerik emititzen (iheshodirik ere ez dute auto elektrikoek).

Gainera, elektrizitatea berriztagarriagoa da urtero eta, gauez kargatuz gero, ia ez dago batere CO2 emisiorik gaueko elektrizitateari lotuta.

Teknologien arteko zenbait konparatiba adierazten dira ondoren:

Emisioei buruzko kasu nagusien laburpena

Resumen de los principales supuestos relativos a las emisiones

BEG emisioa ibilgailu motaren arabera (TTW, STW eta WTW)

Comparación de emisiones GEI por tipo de vehículos (TTW, STW y WTW) TTW: tank to wheel, tangatik gurpilera, ibilgailuak berez eragindako emisioak, eta ez erregaiaren edo energiaren balio-kateak.
STW: system to wheel, energia-sistematik gurpilera. Herrialdeko energia-sisteman izaten diren emisioak hartzen dira barnean, energia primarioak azken erregaitan eraldatzean, energia horien garraio eta horniduran, eta ibilgailuan ematen zaien azken erabileran sortzen direnak.
WTW: well to wheel, putzutik gurpilera (sistema osoa).

Emisio kutsagarriak ibilgailu motaren arabera

Emisiones contaminantes por tipo de vehículosUdalerrian/eskualdean garrantzia duten emisioak islatzen dituzte gorriz dauden zenbakiek
Iturria: Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua (2017 urtea)

 

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.