Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Hidrogenozko erregai pilak

Hidrogenozko erregai pilak

You have an old version of Adobe's Flash Player. Get the latest Flash player.

Hidrogenoa (H2) naturan dagoen elementurik ugariena da. Gai edo materia bizi guztietan dago, esate baterako, uretan eta erregai fosiletan, gas naturalean, kasu. Gas hau kolore, usain eta zaporerik gabekoa da. Gainera, agortezina den gas honek ez du emisio kaltegarririk aireratzen, adibidez, CO2. Hala ere, naturan ez dago modu “librean”; horregatik, energia-iturrien erabilera beharrezkoa da gas hau ekoizteko.

Hidrogenoa

Hidrogenoa, elektrizitatea bezala, ez da energia-iturri bat, energia-eramaile bat edo energia-bektorea baizik. Elementu honen abantaila hauxe da: edozein energia-iturritatik abiatuta sortu ahal dela, eta, gainera, biltegiratu edo pilatzeko duen ahalmenari esker, erabili behar den tokiraino garraiatu daiteke.

Gaur egun, ia hidrogeno guztia gas naturaletik abiatuta ekoizten da. Uraren elektrolisiaren bitartez, aldiz, pixka bat baino ez da ekoizten. Prozesu hau uraren (H2O) hidrogenoa eta oxigenoa bereiztean datza. Horretarako, energia elektrikoa behar da.

Hidrogenoa ekoizteko prozesu honetan behar den elektrizitatea energia berriztagarriak erabiliz sortu ahal da. Horrela sortutako hidrogenoa erregai-piletan biltegiratu edo pilatzen da eta elektrizitatea behar den unean eta tokian berriro sortzea ahalbidetzen du.

Erregai-pila

Erregai-pila gailu elektrokimiko bat da, eta energia kimikoa zuzenean energia elektriko bihurtzea ahalbidetzen du, lehenbizi energia termiko bihurtu beharrik gabe, hau da, inolako errekuntzarik gabe.

Funtzionamendua baterienaren antzekoa da; aldea da erregai-pilak ez direla inoiz deskargatzen; izan ere, hidrogenoz eta oxigenoz hornitu ahala elektrizitatea sortzen dute modu mugagabean. Energia elektrikoa sortzeko prozesu kimikoa hidrogenoaren oxidazio erreakzioaz gertatzen da, airetik lortzen den oxigenoarekin kontaktuan.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.