Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Motorrak

Motorrak

You have an old version of Adobe's Flash Player. Get the latest Flash player.

Sarrera

Eztanda-motorrak asmatu izana, XIX. mendearen erdialdean, funtsezkoa izan zen gure gizartearen garapenerako. Motor hauek gasolinaren, gasolioaren eta, zenbaitetan, gasaren errekuntzaz baliatzen dira energia termikoa ekoizteko; honek mugimendua eragiten du, hau da, energia mekanikoa. Era honetan, motor hauen aplikazioak ugari dira, esate baterako, elektrizitatea sortzeko, sorgailu elektriko batera akoplatzen badira, edo automobilak, itsasontziak eta hegazkinak mugitzeko.

Osagaiak

Gasolina- eta gasolio-motorren osagaiak antzekoak dira. Zilindro hermetiko edo errekuntza-kamera batez osatuta daude; bertan, erregaiaren errekuntza egiten da.

Motor biek lau aldiko ziklo bat erabiltzen dute: erregaia jasotzekoa, konprimitzekoa, eztanda egitekoa eta gasak kanporatzekoa. Eztandak sortzen duen indarrak pistoia mugiarazten du eta honek biela eta birabarkia.

Era horretan sortzen den biraketa-mugimendua ibilgailuaren transmisio-sistemak aprobetxatzen du gurpilak mugiarazteko.

  1. Xurgapen-balbula
  2. Bujia
  3. Deskarga-balbula
  4. Errekuntza-kamera
  5. Pistoia
  6. Biela
  7. Birabarkia

Gasolina-motorrak

Motor hauetan, Otto-ren zikloa izenekoak, bujiak txinparta elektrikoa eragiten du eta honek gasolinaren eztanda sortzen du.

Beharrezkoa den mugimendua eragiteko, lau aldiko zikloa kiribilean edo buklean gertatzen da.

Gasolina-motorren zikloa osatzen duten lau aldiak hauexek dira:

  • Sarrera
  • Konpresioa
  • Eztanda
  • Ihesa

Sarrera

Pistoia zilindroaren barruko aldera jaisten da eta aurretiaz karburagailuan nahastutako gasolina eta airearen nahastea xurgatu egiten du..

Konpresioa

Pistoia igotzen da eta nahastea konprimitzen du; balbulak itxita daudenez gero, nahastea ezin da irten.

Eztanda

Nahastea konprimituta dagoenez gero, berotzen da eta bujiatik irteten den txinpartaren ondorioz eztanda egiten du. Era honetan, pistoia beherantz doa indar handiz.

Ihesa

Azkenik, errekuntzak sortzen dituen gasak balbularen zulotxotik zehar kanporatzen dira, goranzko azken tarte honetan pistoiaren bulkadaren ondorioz.

Gasolio-motorrak

Diesel motorrek konpresioa erabiltzen dute nahasteak eztanda egin dezan. Airea zilindroan konprimitzen da, harik eta gasolioak berez eztanda egiten duen tenperaturara iritsi arte. Kasu honetan ere zikloak lau mugimendu ditu.

Gasolio-motorren zikloa osatzen duten lau aldiak hauexek dira:

  • Sarrera
  • Konpresioa
  • Errekuntza eta espantsioa
  • Ihesa

Sarrera

Pistoia beheranzko ibilaldia egiten hasten den bitartean, aire-balbulak ahal duen aire-kopuru handiena sartzen du errekuntza-kameran.

Konpresioa

Sarrera- eta ihes-balbulak itxita daudela, pistoia gorantz mugitzen da eta airea konprimituz bere tenperatura igoarazten du.

Errekuntza/Espantsioa

Erregaia injektatzen da eta honek eta aire beroak elkar ukitzean errekuntza gertatzen da. Sortzen den presio handiak pistoia beherantz bultzatzen du indar handiz. Era honetan sortzen da higidura eragilea edo lan-aldia.

Ihesa

Azkenik, ihes-balbula erabat zabaltzen da eta pistoiaren goranzko mugimenduari esker erre diren gasak kanpora doaz.

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.