Historikoki, suaren aurkikuntzaren ondoren, gizakiak erabilitako lehen energia-iturria biomasa izan zela esan daiteke.
Historian zehar izandako erabilerak ugari izan dira, esate baterako, egur-ikatza egiteko txondorretan. Egur-ikatza erregai moduan erabili zen hainbat mendez etxean eta burdinoletan.
Energia berriztagarrien sustapenak ekarri du biomasa berriz ere energia-iturri gisa aintzat hartzea, gaur egungo gizartean.
Biomasa era guztietako materia organikotik, landareena zein animaliena, sortzen da.
Biomasa erretzea dela esan genezake. Biomasa oxigenoarekin erreakzionaraztean datza eta horrela energia lortzea.
Energetikoki aprobetxa daitekeen BIOGASA da emaitza.
Oxigenorik behar ez duten bakterio anaerobikoen eraginez usteltzen edo hartzitzen da biomasa. Honen ondorioz, energetikoki aprobetxatzen den BIOGASA lortzen da, honek duen metano-eduki handiari esker.
Zabortegietan biogasa sortzen da berez edo modu naturalean, bakterioek deskonposatzen duten hiri-hondakin solidoetatik (HHS) abiatuta.
Digestio anaerobiko prozesu hau modu kontrolatu batean ere egin daiteke digestoreak izeneko ontzietan. Horretarako, materia organiko-eduki handia duten hondakinak erabiltzen dira, esaterako, animalien granjetako simaurra.
Era honetan BIOETANOLA lortzen da, erregai likido moduan aprobetxa daitekeena
Mikroorganismoen (legamia eta onddoak, adibidez) eraginez, eta hauek azukre hartzigarriak dituzten produktuekin (erremolatxa, garagarra eta azukre-kanabera) erreakzionatzean sortzen da hartzidura alkoholikoa. Era honetan BIOTENOLA lortzen da, erregai likido gisa (bioerregaia) aprobetxagarria dena, eta petroliotik eratorriak ordeztu ahal dituena garraio-ibilgailuetan
Hainbat prozesu ezberdin daude, baina interesgarriena biodiesela lortzeko prozesua da. Biodiesela diesel motorretan erabil daiteke gasolioaren ordez.
Landare-olioen eta metanolaren arteko erreakzio kimikoaren ondorioz sortzen da. Aldi berean, glizerina ere sortzen da, kosmetikaren industriarako baliotsua dena.
Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.