Etiketa bi atal nagusi hauetaz osatuta dago:
- Atal finkoa, energia-eraginkortasunaren mailaz eta energia-kontsumoaz informazioa ematen duena.
- Atal aldakorra, etxetresna elektriko bakoitzaren inguruko informazioa ematen duena.
Goiko aldean etxetresna elektrikoaren fabrikatzaileaz eta modeloaz informazioa dago.
Energia-kontsumoaren arabera, eraginkortasuna neurtzeko dauden 7 mailaren batean sailkatzen da tresna bakoitza: A (aurrezki handiena) mailatik G (gastua) mailara.
Eskuinaldeko zutabeak etxetresna elektrikoaren energia-klaseaz ematen du informazioa.
Eraginkorrena den A klaseari A+ eta A++ gehitu zaizkio, are eraginkorragoak direnak.
Beheko aldean interes handiko kontzeptuez informazioa dago, informazio ezberdina dena etxetresna elektriko bakoitzaren arabera.
- Garbigailuek eta ontzi-garbigailuek garbiketan duten eraginkortasunaz eta ur-kontsumoaz informazioa; baita hozkailuen eta izozkailuen bolumena eta abarrez ere.
- Elektrizitatearen kontsumoa kWh/urteko.
- Zarata-maila.