Salgaien zein pertsonen garraiorako, nagusiki, petroliotik eratorritako bi erregai mota erabiltzen dira: gasolina eta gasolioa. Erregai hauek findegietan tratatu ondoren, gasolina-zerbitzuguneetan jartzen dira salgai kontsumitu ahal izateko. Azken urteotan, gasolina-zerbitzuguneek aldaketa handiak izan dituzte; izan ere, erregaiak soil-soilik saltzetik kafetegiak, dendak eta jatetxeak dituzten aisia-gune bihurtu dira.