Deskribapena: Dokumentu hau Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 1997ko maiatzean. Bertan, 1991-1995 aldirako energiaren alorrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuen betetze-mailaren argitan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoko energia-sektorearen lan-ildo nagusiak, jarduerak, estrategiak, programak eta inbertsioak finkatzen dira 1996-2005 aldirako. Dokumentu honetaz gain, 1980 eta 2000 urteei dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Estrategiak ditu EEEk.