Hemen zaude: Lege oharra
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Lege oharra

Lege-ohar honek www.eve.eus webgunearen (aurrerantzean, webgunea) erabilera arautzen du, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (EEE) titulartasunekoa, IFZ: Q5150001E, helbidea: Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011, Bilbo (Bizkaia), tel.: +34 944035600, e-maila: comunicacion@eve.eus
 
Lege-ohar honetan adierazten diren klausula guzti-guztiak espresuki onartu behar ditu erabiltzaileak webgune hau erabiltzeko, baita webguneko zerbitzu eta produktuak kontratatzeko edo eremuak erabiltzeko ezarritako ohartarazpen edo klausula espezifikoetako bakoitza ere.
 
Lege-ohar honetan ezarritako klausulak onartzen ez baditu, erabiltzailea ez da webgunean bere eskueran jarritako zerbitzu edota edukietan sartuko edota ez ditu erabiliko, eta webgunea utzi beharko du.
 

WEBGUNEAREN ERABILERA

Erabiltzaileak ez du webgunea legeen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko erabiliko ezein kasutan ere, eta, oro har, lege-ohar honetan ezarritako baldintzen araberako erabilera egingo du betiere. Era berean, ez du publizitate-jarduerarik edo merkataritza-ustiapeneko jarduerarik egingo ezein kasutan ere identitate faltsu bat erabiltzen duten mezuak igorriz.
 
Bere zerbitzu propioei buruzko informazio-zerbitzu baten emaile izanez jarduten du esklusiboki EEEk webgunearen erantzule gisa, eta ez du bere gain hartzen baldintza orokor hauek urratuz erabiltzaileek igorri edo argitaratu ahal ditzaketen edukien erantzukizuna eta erabiltzailea izango da eduki horien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarra.
 
EEEk erabiltzailea erabiltzen ari den webgunearen zerbitzua eten eta erabiltzailearekin duen harremana berehala bertan behera utzi ahalko du lege-ohar honetan adierazitakoaren aurkakotzat har daitekeen webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen arteko edozeinen erabilera detektatzen badu.
 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune osoa: testua, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, botoiak, software artxiboak, kolore-konbinazioak, baita edukien egitura, hautaketa, antolamendua eta aurkezpena ere, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko legeek babesten dute, eta debekatuta dago eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, erabilera pertsonal eta pribaturako izan ezik.
 
EEEk ez du bermatzen edukiak zehatzak edo errorerik gabeak izatea, edo erabiltzaileak eduki horiekin egiten duen erabilera libreak hirugarren alderdien eskubiderik ez urratzea. Erabiltzailearen erantzukizunpean dago webgune honen eta dagozkion edukien erabilera ona edo txarra.
 
Era berean, debekatuta dago webgunean bildutako informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, erretransmititzea, kopiatzea, lagatzea edo berriz zabaltzea, horren helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa edozein izanda ere, EEEren aldez aurreko baimenik gabe.
 

LOTURAK EDO LINKAK

Hirugarrenen webguneetarako lotura edo linkak eduki ditzake webguneak. EEEk ez ditu hirugarrenen webguneak berrikusi eta ez die webgune horiei kontrolik egiten. Edozein kasutan, ezin izango da webgune horien edukien erantzuletzat jo, ezta eduki horien pribatutasunaren edo izaera pertsonaleko datuen tratamenduari buruz hartzen diren neurrien erantzuletzat ere.
 
Webgune horien erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak arretaz irakurtzea gomendatzen du EEEk.
 
EEEren webguneren baterako lotura bat aktibatzeko interesa baduzu, jakinarazi egin beharko duzu, eta lotura hori sortzeko adostasun espresu bat lortu. EEEk beretzat gordetzen du bere webgunearekin loturak aktibatzearekiko aurkaritza-eskubidea.
 

ADINGABEAK

EEEk beren kargura adingabeak dituzten adinez nagusiei gogorarazten die beren erantzukizun esklusiboa izango dela adingabeen adinerako zein zerbitzu edota eduki diren egokiak zehaztea.
 
EEEk jakinarazten die badirela zenbait programa informatiko eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragaztea eta blokeatzea ahalbidetzen dutenak, eta horri esker, gurasoek edo tutoreek, esaterako, adingabeek sarbidea izango duten eta ez duten Interneteko eduki eta zerbitzuak zein diren erabaki dezakete.
 

ERANTZUKIZUNAK

EEE ez da honako hauen erantzule izango, ez zuzenean, ez subsidiarioki:
 
  • Webgunearekin lotutako zerbitzuaren kalitatea, sarbide-abiadura, funtzionamendu egokia, erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna.
  • Webgunea erabiltzeagatik erabiltzailearen ekipamenduetan eragin daitezkeen kalteak.
  • Ezarritako segurtasun-neurriak hautsita hirugarren bat mezuetara sartzen den edo mezu horiek birus informatikoak igortzeko erabiltzen dituen kasuak.
  • Erretransmititutako, hedatutako, gordetako edo eskuragarri jarritako edukien edozein motatako akats eta okerrak.
  • Webgunearen edo bertan eskainitako zerbitzuen erabilerarekin erabiltzaileak transmititzen dituen edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna, ezta haien egiazkotasuna eta zehaztasuna ere. EEEk ez du kontrolatzen erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilera, eta ez du bermatzen lege-ohar honetan ezarritakoaren arabera egiten dutenik.
Besteak beste, eta batzuk aipatzearren, honako hauen erantzule izango da erabiltzailea:
 
  • Erabiltzaileek berek sartutako edukiena, batez ere webgunearen bidez edo webgunean sartutako eta EEEri igorritako datu eta informazioena.
  • Ez-zilegia, eskubideetarako kaltegarria eta oro har kaltegarria den edozein jarduera egiteaz.
  • Datu ez egiazkoak edo okerrak emateaz.

FORUA

Lege-ohar hau indarreko legeriaren menpe dago. Webgunean eskainitako zerbitzuen edo eduki propioen erabileraren ondoriozko edozein eztabaidarako, alderdiak, lege-ohar honetan ezarritako klausulak onartuta, Bilboko (Bizkaia) auzitegi eta epaitegien menpe egongo dira.