Eusko Jaurlaritzaren
Energia Agentzia

Jardunaldiak eta albisteak

SMARTENCITY

Europako SmartEnCity proiektuan parte hartzen duten hiru hirietako bat da Gasteiz (Tartu eta Sondeborg dira beste biak, Estoniakoa lehena eta Danimarkakoa bigarrena); CO2-rik gabeko hiri adimendunak sortzeko europar estrategia da proiektuaren ardatza. Gasteizen kasuan, Koroatze auzoaren birgaitze energetikoaren bidez mamituko da proiektua.

Erreferentziazko jarduketa bihurtu nahi du proiektuak, Gasteiz hiri berdeagoa izan dadin, bai eta karbonoan neutroa ere, eta tokiko baliabideak eta ekonomia bultza ditzan horrela. Proiektua 2016. urtean jarri zen abian, eta 2021. urtearen erdialdera arte iraungo du. Koroatze auzoko bizilagunen bizitza-kalitatea hobetzeko aukera paregabea da proiektua; izan ere, 1.313 etxebizitza birgaituko ditu estrategikoki, erosoagoak izan daitezen, eta kaleak eta plazak zaharberrituko dira. Horrek guztiak erakargarriago bihurtuko du auzoa.

Argibide gehiago

SmartEnCity