Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

OPENGELA

Opengela Euskadin hirien birsorkuntza zabaltzea ardatz duen egitasmoa da, eta kontzeptu berri bat erabiltzen du horretarako: «Auzo-bulegoak sortzea, leihatila bakarra bezala arituko direnak auzokideak artatzeko».

Eraikinen birgaitze integralarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela): administrazioko agirien izapideak, lanetan arituko diren profesionalekiko harremanak, edo dirulaguntzak bideratzea, esaterako.

Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatutako proiektua proba pilotu batekin hasi da, bi auzotan zehazki: Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar).

Argibide gehiago

Open gela

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.