Europar Batasunaren Europar Estrategia 2020 izeneko estrategia hazkundeari eta enpleguari begira eratu da, 2010. urtean abiarazi zen eta 10 urteko iraupena aurreikusten da. Haren helburua da behar diren baldintzak sortzea hazkunde adimenduna, iraunkorra eta integratzailea lortzeko.
Kohesio politika, Europar Estrategia 2020 esparruaren barruan, Europar Batasunaren lanabes zuzen nagusia da hazkundea eta enplegua sustatzeari begira, Europako erkidegoetan eta eskualdeetan. Politika horren bidez, Europako eskualdeen artean dauden ezberdintasunak murriztu nahi da, pertsonen arteko aukera berdintasunaren mesedetan.
Aipatutako kohesio politikak dituen helburuak erdieste aldera, funtsetako bat da Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Zehazki, haren inbertsioak lehentasunezko alor hauetara bideratzen dira: berrikuntza eta ikerkuntza, ekonomia digitalaren garapena, enpresa txiki eta ertainei laguntza ematea eta karbono gutxiko ekonomiaren garapena.
Espainian, 2014-2020 aldirako, Europako Inbertsioen Egiturazko Funtsen programazio prozesua osatu da Espainiako Elkartze Akordioa 2014-2020 deitutako onarpenarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batzordeak onetsitako Programa Operatiboa (PO) 2014-2020 izenekoarekin, 2015eko otsailean.
Euskadiko FEDER Programa Operatiboa 2014-2020 egitasmoak lagundu behar du honako honetan: lehiakortasun ekonomikoa areagotzen, gizarte kohesioa eta berdintasuna sendotzen eta ekoizpen ereduaren iraunkortasuna hobetzen, lehentasunezko 6 ildoren bitartez.
4. ildoa edo ardatza: Karbono gutxiko ekonomia batera urratsa egiten laguntzea ekoizpen sektore guztietan. Ildo horrek du, besteak beste, inbertsio lehentasun hau (PI):
- PI 4.1.: Iturri berriztagarrien bidezko energia ekoizpenaren sustapena.