Jardunaldiak eta albisteak

RKARGA sustapena

ZER SUSTATZEN DA?

Proyecto RKarga

EAEko ibilgailu elektrikoen kargak erabilera publikoko puntuetan.

Hiru sustapen mota bereiz ditzakegu:

  • RKARGA-TAXI. Taxilariei aplikatzekoa: Karga publiko bat doan egunean, sustapenaren lehen egunetik 2019ko uztailaren 1era bitarte.
  • RKARGA-30. Enpresa flotei eta taxilari ez diren autonomoei aplikatzekoa: lehen hogeita hamar karga publikoak doan  sustapenaren lehen egunetik.
  • RKARGA-10. Partikularrei aplikatzekoa: lehen hamar karga publikoak doan sustapenaren lehen egunetik.

NOR IZAN DAITEZKE ONURADUN?

Izaera publikoko edo pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira edo helbide fiskala eta soziala bertan badute, betiere administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza helbide horretan zentralizatuta badute.

Helbide soziala eta fiskala EAEn ez badute ere, gutxienez 2016ko azaroaren 1aren aurreko bi urteetan Autonomia Erkidego honetan (i) jardun duten, (ii) egoitza bat izan duten eta (iii) plantillaren zati bat izan duten pertsona juridikoek ere izango dute sustapen honetan parte hartzeko aukera.

Kontzesionarioak edo ibilgailuen salmentan edo alokairuan diharduten erakundeak sustapen honetatik kanpo geratzen dira.

Sustapen honen onuradunek arduraz erabiliko dute kargak egiteko emango zaien txartela. Hala ez bada, EEEk baja emango die sustapenean.

ZENBAT IRAUTEN DU SUSTAPENAK?

Sustapena 2016ko azaroaren 1etik 2019ko uztailaren 1era arte egongo da indarrean.

NOIZ ETA NON HAR DAITEKE ALTA SUSTAPENEAN?

Sustapenean izena emateko eskaera egiteko, izena emateko fitxa bete eta sinatu behar duzu, eta jarraian helbide elektroniko honetara bidali: transporte@eve.eus

Izena emateko fitxa (pdf) Izena emateko fitxa (xls)

Informazio gehiago lortzeko: 94.403.56.00

KARGA PUBLIKOAREN AZPIEGITURA EUSKADIN

BIZKAIA

Udalerria Kokapena Puntu Kopurua Karga Mota
Abadiño Eroski Murueta 2 Arrunta
Barakaldo BEC 2 Arrunta
Barakaldo Eroski Megapark 2 Arrunta
Barakaldo Repsol gasolindegia Megapark 1 Azkarra
Bilbao Begoña 1 Azkarra
Bilbao Bombero Etxaniz 1 Azkarra
Bilbao Elcano 1 Azkarra
Bilbao Lehendakari Leizaola 1 Azkarra
Bilbao Sabino Arana 1 Azkarra
Bilbao Azkuna Zentroa 2 Arrunta
Bilbao P. Ensanche 6 Arrunta
Bilbao Eroski Bolueta 2 Arrunta
Bilbao Eroski Indautxu 2 Arrunta
Bilbao P. Ins. Unamuno 8 Arrunta
Derio Artebakarra. BI 3715, Km 10 1 Azkarra
Elorrio Nizeto Urkizu Kalea 1 Arrunta
Getxo Arkotxa kalea 1 Arrunta
Leioa Eroski Avanzada 2 Arrunta
Leioa Metro Sabino Arana 2 Arrunta
Portugalete P. San Roque 2 Arrunta
Portugalete P. Zubialde 2 Arrunta
Zalla Eroski Baular 2 Arrunta
Zamudio Bizkaia Tek. Parkeq 2 Arrunta

GIPUZKOA

Udalerria Kokapena Puntu  Kopurua Karga Mota
Arrasate - Mondragón Eroski Musakola 2 Arrunta
Arrasate - Mondragón Polo Innovación Garaia 2 Arrunta
Azkoitia Eroski Basterretxe 2 Arrunta
Azpeitia Plaza Nagusia 1 Arrunta
Donostia - San Sebastián Eroski Arcco Amara 2 Arrunta
Donostia - San Sebastián Parque Tec. Gipuzkoa 2 Arrunta
Donostia - San Sebastián Polo de Innovación Gara 2 Arrunta
Donostia - San Sebastián EE.SS. Repsol c/ Zarautz 1 Azkarra
Eibar Eroski Otaola 2 Arrunta
Elgoibar Plaza Ubitarte 1 Arrunta
Hondarribia Eroski Minasoroetaa 2 Arrunta
Irun Potzuetakogaina 1 Azkarra
Irun FICOBA 1 Arrunta
Legazpi Euskal Herria Aparkalekua parking 1 Arrunta
Oñati Eroski Arantzazuko Ama 2 Arrunta
Zarautz Eroski Araba kalea 2 Arrunta

ARABA

Udalerria Kokapena Puntu Kopurua Karga Mota
Vitoria - Gasteiz Eroski Salburua 2 Arrunta
Vitoria - Gasteiz P. Artium 2 Arrunta
Vitoria - Gasteiz P. Iradier Arena 3 Arrunta
Vitoria - Gasteiz José Mardones kalea 1 Arrunta
Vitoria - Gasteiz Álava-ko Teknologia Parkea 2 Arrunta
Vitoria - Gasteiz Repsol Salburua gasolindegia 1 Azkarra