Jardunaldiak eta albisteak

Mugikortasun elektrikoa

Zer da mugikortasun elektrikoa

2014/94/UE Zuzentaraua, 2014ko urriaren 22koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena Ibilgailu elektriko bat energia-bihurgailu gisa funtzionatzen duen gutxienez mekanismo ez-periferiko bat duen propultsio-talde batekin ekipatutako motor-ibilgailu bat da, eta energia elektrikoa metatzeko edo gordetzeko sistema kargagarri batekin hornituta dago, kanpotik karga daitekeena.

Gaur egun, elektrifikatzeko bost kategoria desberdin daude:

  • Ibilgailu hibridoa (Hybrid Electric Vehicle HEV).
  • Ibilgailu hibrido entxufagarria (Plug-in Hybrid Electric Vehicle PHEV).
  • Zabaldutako mailako ibilgailua (Range Extended Electric Vehicle REEV).
  • Bateriako ibilgailu elektrikoa (Battery Electric Vehicle BEV).
  • Erregai-pilako ibilgailu elektrikoa (Fuel Cell Electric Vehicle FCEV).

Lehenengo lau kategoriak elektrifikazio-maila txikiagotik handiagora ordenatuta daude. Bateriako ibilgailu elektrikoa (BEV) elektriko purua da eta ibilgailu hibridoa (HEV), aldiz, hibrido konbentzionala sare elektrikorako konexio-aukerarik gabe (hibrido ez-entxufagarria). Ibilgailu hibrido entxufagarria (PHEV) zein zabaldutako mailako ibilgailua (REEV) ibilgailu hibrido “entxufagarritzat” jotzen dira, bi kanpo-erregai konbinatzen baitituzte: gasolina eta elektrizitatea (proportzio desberdinetan). Azkenik, erregai-pila bidezko elektrifikazioa ere badago (FCEV), haren erregaia hidrogenoa delarik (H2). Nabarmentzekoa da, Europako zuzentarauari jarraikiz, ibilgailu hibrido ez-entxufagarria (HEV) ez dela ibilgailu elektrikotzat hartzen.

Erregulazio aplikagarria

Erreferentzia politiko nagusiak

Garraioaren elektrifikazioaren alorrean, araudi desberdinak aurkitzen ditugu honako esparru hauetan:

Europakoak
  • Garraioaren liburu zuria.
  • 2013ko urtarrilaren 24ko batzordearen komunikazioa, “Garraiorako energia garbia: Europako estrategia erregai alternatiboen arloan”.
  • 2014/94/EB Zuzentaraua, erregai alternatiboetarako azpiegitura bat ezartzeari buruzkoa.
Estatukoak
  • Energia Alternatiboetako Ibilgailuen Ekintza Nazionaleko Markoa.
Euskadikoak
  • Euskadiko Garraio Jasangarriaren Gidaplana 2030.
  • Euskadiko Energia Estrategia 2030.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, Euskadi 2020.
  • Ris3 (Regional innovative Specialization) Energibasque energia-esparrua.
  • Klima 2050 Estrategia.

Jabetza Horizontaleko Legea:

Garaje komunitarioetan kargatzeko puntuen instalazioa albait gehien errazteko irizpideari jarraikiz, Jabetza Horizontaleko Legeak garaje komunitario baten lurzatian kargatzeko puntu pribatu bat instalatzeko eskubidea bermatzen du, horretarako Jabekideen Erkidegoari zertan baimenik eskatu gabe, betiere bermatzen bada instalazio horren kostua berak edo instalazioaren zuzeneko interesdunek osorik beren gain hartuko dutela.

 

Egungo egoerak eta ikuspegiak

Ibilgailu elektrikoen salmentak

Urteak ematen ditu ibilgailuen parkeak zer bilakaera izango duen erakusteko, eta, hori horrela, urteko salmenten datuak erabiltzen dira merkatuaren bilakaeraren eta mugikortasun elektrikoaren sarpenaren adierazle gisa eta konparazioak egin eta jarraipen-adierazleak ezartzeko.

Nazioartean:

Honako hauek dira herrialde aurreratuenak mugikortasun elektrikoari dagokionez:

Kargatzeko azpiegitura

Irisgarritasun publikoko kargatzeko puntuak eskuragarri izatea da funtsezko faktoreetako bat ibilgailu elektrikoek merkatuan duten sarpenerako.

Mugikortasun elektrikoa Euskadin

1.200 ibilgailu elektriko inguru dabiltza Euskadin eta 80 kargatze-puntutik gora daude. Puntu horietatik % 15 inguru karga bizkorrekoak dira.

Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala indarrean dago Euskadin, eta bertan 2020. urterako helburu gisa ezartzen da matrikulazio berrien % 45 ibilgailu elektrikoak izatea, hau da, 4.800 ibilgailu elektrikoz osatutako parke bat

Honako hauek dira Planaren helburu estrategikoak:

  • HE1

    Mugikortasun jasangarriago baterako bidean aurrera egitea Euskadin eskariaren igoeraren eta garraiobide elektrikoen erabileraren bidez.
  • HE2

    Tokiko ekonomiaren eta jakintzaren garapena bultzatzea, ibilgailu elektrikoaren ezarpenak nazioartean planteatzen dituen produktuen, zerbitzuen, berrikuntzaren eta baliabideen premiak aprobetxatuz.
  • HE3

    Gizarteak eta enpresek mugikortasun elektrikoa onar dezaten aldeko ingurune bat sortzea eredu propioaren, prestakuntzaren, sustapenaren eta sentsibilizazioaren bidez.

Honako hauek dira Planaren jarraibide estrategikoak:

Objetivos del PIME y directrices estratégicas

PROIEKTU ESANGURATSUAK EUSKADIN

IBIL

2010ean sortu zuten Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsol konpainiak, eta Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko ibilgailu elektrikoen karga-kudeatzaileen erregistroan inskribatutako karga-kudeatzaileen dekanoa dugu. Kargatze-zerbitzuak ematen ditu esparru pribatuan (garaje partikularretan eta enpresetan) eta esparru publikoan (parking publikoetan, aldirietako parkingetan, merkataritzaguneetan).


Beste jarduera batzuk

  • Puntako enpresak kargatze-puntuen garapenean eta fabrikazioan (INGETEAM, ZIV,…)
  • Gasteizko Mercedes Benz enpresaren fabrika egokitzea Mercedes Vito furgoneta elektrikoa egiteko.
  • Ibilgailu elektrikoen erabileraren arrakasta-kasuak:
    • Super Amara (Uvesco Taldea), Eroski: erosketen etxeko banaketa
    • Osakidetza: etxeko ospitaleratzea
    • Udalak:
      • Udal-lantaldeak: Balmaseda, Zaratamo, Berriz, eta abar.
      • Udaltzaingoa: Legazpi, Portugalete.
      • Autobus % 100 elektrikoak: Bilbo, Donostia,
      • Laster Gasteiz eta Donostia (Autobus Elektriko Adimenduna), Irun.
    • Taxi % 100 elektrikoak Bilbon, Donostian eta Oiartzunen (taxibus % elektrikoa proiektua).