Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Itsas energiak

EGUNGO EGOERA ETA GARAPEN-AUKERAK

itsas energia bere lehenengo garapen-etapetan dago. 2020rako aurreikuspenek adierazten dutenez, 100 MW inguruan gehituko da metatutako munduko ahalmena, eta hori merkatu oso txikia izango da oraindik, eta sarera konektatutako proiektu operatibo gutxirekin.

2009-2020 aldirako metatutako ahalmenaren bilakaera eta aurreikuspenak; MW

Iturria: International Energy Agency (IEA), International Renewable Energy Agency (IRENA).

2016an, Europan instalatutako ahalmena 254 MW izan zen, eta % 94 Frantzian instalatutako marea-energiako planta bakarrari dagokio. Frantziaz gain, potentzia instalatu esanguratsua duen herrialde bakarra Hego Korea da, munduko liderra 260 MW-ekin.

Marearen bitartea da teknologikoki alor aurreratuena eta instalatutako ahalmen energetikoa % 97 da. Asko landu den teknologia da, eta hainbat herrialdetako plantetan ari dira instalatzen, adibidez Korean eta Txinan.

Energia ozeanikoaren gainerako aprobetxamendu-teknologiak garapen- eta berrikuntza-fasean daude orain, edo prototipo-fasean. Energia Termiko Ozeanikoaren Bihurketako teknologiak eta Gatz Gradienteko Energiako teknologiak azkenaldian I+Gko proiektuen protagonistak izan badira ere, azken hamarkadan ahalegin garrantzitsuak egin dira marea-energiako teknologiaren garapenean, eta neurri txikiagoan olatuen energiako teknologian.

Energia ozeanikoaren aprobetxamendu-teknologia bakoitzaren roadmap teknologikoa 2016

Iturria: Ocean Energy Strategic Roadmap – Building Ocean Energy for Europe (Europako Batzordea).

 

ITSASOAREN ENERGIA EUSKADIN

Energia ozeanikoaren aprobetxamendu energetikoa hainbat iturritatik eratorri badaiteke ere, olatuen energia da Euskadin nolabaiteko aprobetxamendu-potentziala duen itsas energien arteko bakarra.

BALIABIDEA KONTSIDERAZIOAK JARDUN-POTENTZIALA
Olatuak Baliabide energetiko ertain-handiko potentziala Euskadin (44 kW/m) ERTAIN­HANDIA
Korronteak 2m/seg-tik gorako abiaduren premia, ezinezkoa Euskadin TXIKIA
Gatz-gradienteak Itsasoan isurtzen diren ur gezako masa handien premia, ezinezkoa Euskadin TXIKIA
Gradiente termikoak Urte osoan 25ºC inguruko itsasoaren azaleko tenperaturak eta itsaso sakonak izateko premia, ezinezkoa Euskadin (tropikoetan soilik ahal da) NULUA
Mareak 5 metrotik gorako mareen batez besteko tarte baten premia, ezinezkoa Euskadin (4-4,5 m) TXIKIA

Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, apustu garbia egin du itsas energia berriztagarrien alde, euskal kostaldea kokaleku egokia baita olatuen energia sortzeko dispositiboak garatzeko eta probatzeko, eta oinarri teknologiko eta industriala dauka energia horietarako mundu osoan erreferentziazko gune gisa agertzeko.

BIMEP

BiMEP – Biscay Marine Energy Platfrom sarerako konexioa duen itsas zabaleko probak egiteko gune bat da, Armintzako kostaldearen parean kokatutakoa, olatuen energiaren bihurgailuak eta plataforma eoliko flotatzaileak probatzeko eta balidatzeko. 2015eko uztailean inauguratu zen azpiegitura eta honako ezaugarri hauek ditu:

  • Nabigaziorako mugatutako eremua perimetroko balizen bidez
  • 5 MW-eko itsaspeko 4 kable, zuntz optikoekin ekipatutakoak
  • 50-90 metroko sakonerak
  • Eremuaren 24/7ko zaintza
  • Bulegoak lehorrean
  • Olatu eta haize egokiak baliabidetzat

Informazio gehiago

Mutrikuko olatuen planta

Mutrikuko olatuen energia probatzeko eta sortzeko planta 2011ko uztailean inauguratu zen. Ur-zutabe oszilatzailearen teknologia erabiltzen du plantak energia sortzeko eta, horrenbestez, olatua iristen denean, ura kameran sartzen da eta barruko airea konprimatzen du, eta presioz ateratzen da goiko zulotik. Ateratzerakoan turbina bultzatzen du, eta hark, aldi berean, energia elektrikoa sortzen duen alternadorea birarazten du. Olatua erretiratzen denean, airea zurrupatzen du zulo beretik eta berriz bultzatzen du turbina, energia elektrikoa sortuz berriro ere. Plantak 16 turbina ditu eta 296 kW-eko potentzia instalatua dauka guztira.
Energia produzitzeaz gain, plantak aukera paregabea eskaintzen du aire-turbinen kontzeptu berriak, kontrol-estrategiak eta ekipamendu osagarria probatzeko. Horretarako, honako instalazio hauek jartzen ditu garatzaileen eskura:

  • Dikean finkatutako aire-kamera
  • Aire-kamera turbinarekin konektatzen duen 750 mm-ko diametroko irekiera zirkularra
  • Banaketa lokaleko sarerako konexioa
  • Sentsoreen datuen erabilgarritasuna: kameraren presioa eta ur-maila, hezetasuna eta giro-tenperatura galerian

Bisita gidatuak

Mutrikuko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak olatuen energia aprobetxatzeko plantara bisita gidatuak egiteko zerbitzu bat abiarazi dute. Bisita gidatuak zuzenean hitzartu ahalko dira Txurruka plazan dagoen Mutrikuko turismo-bulegoan, edo 943.603.378 telefono-zenbakiaren edoturismo@mutriku.es helbide elektronikoaren bidez.

2017-2020 ALDIRAKO ITSAS ENERGIAREN EUSKAL PLANA

2017-2020 aldirako Energia Ozeanikoaren Planak sustapen teknologiko eta industriala du helburu nagusitzat, eta garapen energetikoari lotutako helburuek, aldiz, epe luzerako ikuspegiaren barruan hartuko dute garrantzia. Olatuen energiaren aprobetxamendu-teknologiaren heldutasun-maila txikiarengatik da hori.

  2015 2020 2030
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK      
Aprobetxamendua (Ktep) 454 539 966
Partaidetza azken kontsumoaren arabera(%) 13,2 14,0 21,0
ENERGIA OZEANIKOA      
Potentzia elektrikoa (mw) 0,3 10 60
Aprobetxamendua (Ktep) 0,023 2 13
Partaidetza produkzio berriztagarria (%) 0,3 0,4 4,4

Industriaren gaitasun egokiak ditu Euskadik, olatuen energia garatzeko eskatutako jakintza eta esperientzia eskain dezaketen espezialitateetan: ontzigintza-sektorea eta ekipamendu-ondasunen sektorea, bereziki material elektrikoari dagokionez.

ENERGIAREN SEKTOREA  
Enpresa kopurua + 350
Fakturazio globala 44.000 M€
Gastua I+Gan 400 M€
Nazioarteko negozioa 65%
ONTZIGINTZA ETA OSAGARRIEN SEKTOREA  
Enpresa kopurua + 150
Fakturazio globala 2.150 M€
Gastua I+Gan 215 M€
Nazioarteko negozioa 80%

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.