Hemen zaude: pruebas
Industria eolikoa eta hornitzaile sarea bilduko dira bertan

Wind Europe, energia eolikoaz europako azoka nagusia, Euskadin izango da 2019n

WindEurope Energia Eolikoko Europar Elkarteak 2019ko apirilaren 2 eta 4 bitartean ospatuko du “WindEurope Conference & Exhibition” erakusketa Bilbao Exhibition Centre-n. Europa mailan bere espezialitateko hitzordurik garrantzitsuena d...

Europako Energia Astearen barruan

Euskadik bere energia eredua aurkezten du Europako hiriburuan

Energia Iraunkorraren Europako Astearen esparruan

Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.
Erregula ezazu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan. Hortik gorako gradu bakoitzak % 7 igoarazten du kontsumoa alferrik.
Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa; ura aurreztea energia aurreztea baita.
Gure etxeetan energia-hornidura izateko erabil daitezke energia berriztagarriak; eguzki, haize eta biomasan dagoen energia ustiatzeko ekipoak jarriz.
Erabil ezazu aurrezteko dagoen biderik egokiena: etengailua, eta ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala.
Horrelako tresnak erosterakoan, aukera itzazu A++ klaseko energia-etiketa dutenak, energia eta diru asko aurrezten baitute.
Labearen ordez, erabili mikrouhina, denbora eta energiaren % 60 baino gehiago aurreztea baitakar.
 Ahalik eta ondoen aprobetxatu garbigailuaren edukiera eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.
30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu, itzali erabat ordenagailua.
Ibilgailu elektrikoa eraginkortasun handiko alternatiba bat da errepideko garraiorako.
Hiri barruko joan-etorriak egiteko, erabili garraio publikoa, eta utzi automobila aparkatuta.
Bidaia ertain eta luzeetan garraio publikoa automobila baino 6 aldiz eraginkorragoa da.
Bioetanol eta biodiesel bioerregaiek zuzenean ordezkatzen dituzte gasolina eta gasolio fosilak.
Energia berriztagarria diren bioerregaiek petrolioaren eratorrien kontsumoa eta emisio kutsagarriak gutxitzen dituzte.