Hemen zaude:
Tenperatura gradu bakoitzeko, %7 handitzen da berokuntzaren kontsumoa

Energiaren Euskal Erakundeak aurrezteko aholku praktikoak gogorarazi ditu hotz-boladaren eta energia-tarifa handiko aldiaren aurrean

Azken egun hauetako egoera atmosferikoaren aurrean, hotz-boladak tenperaturak jaitsarazi dituela (eta ondorioz berokuntzara bideratutako energia-kontsumoa igo dela) eta, aldi berean, energiaren prezioa –egun hauetan historiako handienetara irit...

Energia eraginkortasunaren hobekuntzaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko diru laguntzek 1.400 proiektu abiaraztea sustatu zuten

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak, 2016an, 11.000.000 euro bideratu zituen energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak abian jartzeko proiektuak sustatzera. Diru lag...

Joera-aldaketa, energiaren azken kontsumoak gora egin du Euskadin

Energiaren Euskal Erakundeak 2015eko Euskadi Energia txosteneko ondorioak argitaratu ditu eta, urteko behin betiko datuak aintzat hartuta, Euskadin energia-kontsumoaren joera aldatu egin dela egiaztatu da. Zehazki, energiaren azken kontsumoa % 1 hand...

Iñigo Ansola Kareaga Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi berria

Eusko Jaurlaritzako energia-erakundeak lau urteko etapa berri bat abiaraziko du Iñigo Ansola Kareagaren zuzendaritzapean. Iñigo Ansolak ingeniaritza ikasi zuen eta ibilbide luzea egin du ardura-karguetan. Aurretik, Uraren Euskal Agentziako zuzendari ...

Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.
Erregula ezazu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan. Hortik gorako gradu bakoitzak % 7 igoarazten du kontsumoa alferrik.
Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa; ura aurreztea energia aurreztea baita.
Gure etxeetan energia-hornidura izateko erabil daitezke energia berriztagarriak; eguzki, haize eta biomasan dagoen energia ustiatzeko ekipoak jarriz.
Erabil ezazu aurrezteko dagoen biderik egokiena: etengailua, eta ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala.
Horrelako tresnak erosterakoan, aukera itzazu A++ klaseko energia-etiketa dutenak, energia eta diru asko aurrezten baitute.
Labearen ordez, erabili mikrouhina, denbora eta energiaren % 60 baino gehiago aurreztea baitakar.
 Ahalik eta ondoen aprobetxatu garbigailuaren edukiera eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.
30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu, itzali erabat ordenagailua.
Ibilgailu elektrikoa eraginkortasun handiko alternatiba bat da errepideko garraiorako.
Hiri barruko joan-etorriak egiteko, erabili garraio publikoa, eta utzi automobila aparkatuta.
Bidaia ertain eta luzeetan garraio publikoa automobila baino 6 aldiz eraginkorragoa da.
Bioetanol eta biodiesel bioerregaiek zuzenean ordezkatzen dituzte gasolina eta gasolio fosilak.
Energia berriztagarria diren bioerregaiek petrolioaren eratorrien kontsumoa eta emisio kutsagarriak gutxitzen dituzte.