Hemen zaude: Nor garaIkuskera
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ikuskera

BilbaoEuskadin Energiaren Euskal Erakundeak erreferentzia erakunde izaten jarraitu nahi du energiaren alorrean, energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarriak sustatzeko eta horniketa-bermea bideratzeko egiten duen lanari esker. Era berean, Euskadi energiaren alorrean ezagutza-gune gisa eta industria erreferentzia kokatzeko lidergoa sendotzen jarraitu nahi du. Horretarako, jardun hau garatzen du:

  • Ikuskera horrekin bat datozen interes taldeekin batera, proiektu bereziak sustatzen ditu.
  • Egiten dituen energiaren alorreko inbertsioen bidez merkatu-aukerak sorrarazten ditu, Euskadiko enpresa ehunak aprobetxatzeko.
  • Energiaren inguruko balioetan gizarteari irizpideak ematen dizkio.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren plan eta helburuak betetzen laguntzen du.
  • Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez.