Hemen zaude: Nor garaMisioa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Misioa

EVE

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia da, eta honako misioa hau du:

  • Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniketa-bermearen, kostuetan lehiakortasunaren, iraunkortasunaren eta garapen teknologikoaren irizpideak aintzat hartuta.
  • Estrategien garapenean parte hartze aktiboa izatea eta horietan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak sailari aholku eta zerbitzuak ematen dizkio eta energiaren eta geologia-meatzaritza baliabideen gaietan lanak egiten ditu. Horretaz gain, erakunde eta enpresak suspertu eta inplikarazteko, zenbait egitasmotan hartzen du parte eta haren estrategiak gidatzen dituzten balioak eta irizpideak zabaltzen ditu gizartean.

Pertsonen lidergoan, konpromisoan eta kualifikazio teknikoan oinarritzen da Energiaren Euskal Erakundearen jardun gaitasuna. Horrekin batera, dituen baliabideen planifikazioan eta kudeaketa eraginkorrean datza gaitasuna.