Hemen zaude: Energia proiektuakProiektuakGarraio alternatiboaRKARGA sustapena
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

RKARGA suatapena

ZER SUSTATZEN DA?


EAEko ibilgailu elektrikoen kargak erabilera publikoko puntuetan.
 
Hiru sustapen mota bereiz ditzakegu:
 
  • RKARGA-TAXI. Taxilariei aplikatzekoa: Karga publiko bat (1) doan egunean, sustapenaren lehen egunetik 2018ko azaroaren 1era bitarte.
 
  • RKARGA-30. Enpresa flotei eta taxilari ez diren autonomoei aplikatzekoa: lehen hogeita hamar (30) karga publikoak doan lehen hamabi (12) hilabeteetan, sustapenaren lehen egunetik.
 
  • RKARGA-10. Partikularrei aplikatzekoa: lehen hamar (10) karga publikoak doan lehen sei (6) hilabeteetan, sustapenaren lehen egunetik.

NOR IZAN DAITEZKE ONURADUN?


Izaera publikoko edo pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira edo helbide fiskala eta soziala bertan badute, betiere administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza helbide horretan zentralizatuta badute.
 
Helbide soziala eta fiskala EAEn ez badute ere, gutxienez 2016ko azaroaren 1aren aurreko bi urteetan Autonomia Erkidego honetan (i) jardun duten, (ii) egoitza bat izan duten eta (iii) plantillaren zati bat izan duten pertsona juridikoek ere izango dute sustapen honetan parte hartzeko aukera.
 
Kontzesionarioak edo ibilgailuen salmentan edo alokairuan diharduten erakundeak sustapen honetatik kanpo geratzen dira.
 
Sustapen honen onuradunek arduraz erabiliko dute kargak egiteko emango zaien txartela. Hala ez bada, EEEk baja emango die sustapenean.

ZENBAT IRAUTEN DU SUSTAPENAK?

Sustapena 2016ko azaroaren 1etik 2018ko azaroaren 1era bitarte egongo da indarrean.


NOIZ ETA NON HAR DAITEKE ALTA SUSTAPENEAN?

Sustapenean izena emateko eskaera egiteko, izena emateko fitxa bete eta sinatu behar duzu, eta jarraian helbide elektroniko honetara bidali: transporte@eve.es
 
Izena emateko fitxa (pdf)

Izena emateko fitxa (xls)

Informazio gehiago lortzeko: 94.403.56.00

KARGA PUBLIKOAREN AZPIEGITURA EUSKADIN

BIZKAIA
UDALERRIA KOKAPENA PUNTU K. KARGA MOTA
Abadiño Eroski Murueta 2 Arrunta
Barakaldo BEC 2 Arrunta
Eroski Megapark 2 Arrunta
EE.SS. Repsol Megapark 1 Azkarra
Bilbao Begoña 1 Azkarra
Azkuna Zentroa 2 Arrunta
P. Ensanche 6 Arrunta
Eroski Bolueta 2 Arrunta
Eroski Indautxu 2 Arrunta
P. Ins. Unamuno 8 Arrunta
Leioa Eroski Avanzada 2 Arrunta
Metro Sabino Arana 2 Arrunta
Renault Leioa Berri 1 Arrunta
Lemoniz P. Barrio Uriarte 2 Arrunta
Portugalete P. San Roque 2 Arrunta
P. Zubialde 2 Arrunta
Zalla Eroski Baular 2 Arrunta
Zamudio Parque Tec. Bizkaia 2 Arrunta
GIPUZKOA
UDALERRIA KOKAPENA PUNTU K. KARGA MOTA
Arrasate - Mondragón Eroski Musakola 2 Arrunta
Azkoitia Eroski Basterretxe 2 Arrunta
Donostia - San Sebastián Eroski Arcco Amara 2 Arrunta
Parque Tec. Gipuzkoa 2 Arrunta
Polo de Innovación Gara 2 Arrunta
EE.SS. Repsol c/ Zarautz 1 Azkarra
Eibar Eroski Otaola 2 Arrunta
Elgoibar Plaza Ubitarte 1 Arrunta
Hondarribia Eroski Minasoroeta 2 Arrunta
Oñati Eroski Arantzazuko Ama 2 Arrunta
Zarautz Eroski Araba Kalea 2 Arrunta
ARABA
UDALERRIA KOKAPENA PUNTU K. KARGA MOTA
Vitoria - Gasteiz Eroski Salburua 2 Arrunta
P. Artium 2 Arrunta
P. Iradier Arena 4 Arrunta
c/José Mardones 3 Arrunta
Parque Tec. Álava 2 Arrunta
EE.SS. Repsol Salburua 1 Azkarra