Hemen zaude: Energia proiektuakProiektuakGarraio alternatiboaIkasbizi
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

IKASBIZI: Hirian bizikleta erabiltzeari buruzko ikastaroak

Energiaren Euskal Erakundeak lagundu nahi die udalei era erakundeei bizikleta modu egokian erabiltzen hiri eremuan; izan ere, garraiobide moduan haien udalerrietan edo eraginpeko eremuan bizikleta erabiltzeko interesdunekin lankidetzan jarduteko eskaintza egiten die. Errepidean ibiltzen diren gainerako garraiobideekin batera bizikleta erabiltzea da helburu, bizikleta segurtasunez, araudia kontuan hartuz eta praktika onak garatuz erabili ere.


Ikastaroaren iraupena 2,5 ordu ingurukoa da; atal praktikoan ohiko maniobrak era egokian egiten irakasten da, begirale esperientziadun baten aholku eta gomendioei jarraiki.
 
Kostua: Kontsultatu, ikastaroak kofinantzatzeko. Aurreikuspenen arabera, ikasleko gehieneko kostua 15 eurokoa izango da.

Harremanetarako:
Mónica Díaz / Juan Manuel Fernández
transporte@eve.es
Tel.: 944.035.600