Hemen zaude: Energia proiektuakProiektuakGarraio alternatiboaGidatzeko ikastaroak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ibilgailuak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroak

Energiaren Euskal Erakundeak Euskadin diharduten enpresei, erakundeei eta elkarteei ibilgailuak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroak eskaintzen dizkie; ikastaro hauen helburua da gidatze eraginkorra sustatzea; izan ere, erregaien kontsumoa %15eraino gutxitzeko aukera ematen dute, gidatze konbentzionalarekin konparatuz gero.

Era horretan gidatzeak abantaila ugari dakar, hala nola mantentze-kostu txikiagoa izatea, frenoak, enbragea edo abiadura-kaxa gutxiagotan erabiltzeagatik eta istripuak izateko arriskua ere nabarmen gutxitzen da, estresaren maila jaisteagatik gidatzean; hori guztia, batetik bestera joateko denbora gehiago eman gabe.
 
Kostua: doakoa.

Lekua, harremanetarako eta eskaera: Ikastaroak eskatzailearen egoitzan ematen dira edo enpresa prestatzaileen ikasgeletan. Astelehenetik igandera bitartean egin daitezke.
 
Informazio gehiago eta eskaerak:

  • EVE: Valentín Domínguez vdominguez@eve.es T. 944035600
  • Claxon Autoeskola: Yolanda Guinea autoclaxon@gmail.com  T. 945253766

Informazio gehiago