Hemen zaude: Energia proiektuakProiektuakSare adimenduak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

SARE ADIMENDUNAK

redes_inteligentes.jpg

“ENERGIBASQUE” euskal estrategia teknologikoaren barruan zazpi teknologia lehenetsi dira, industria-, teknologia- eta ikerketa-arloko gure sarearen indarrak kontuan hartuta. Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko alorrean “sare adimendunak edo smart grid-ak” hautatu dira, Euskadiko sektore elektrikoa mundu osoko erreferentzia izateko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa proiektu publiko-pribatu eredugarri batean parte hartuta gauzatuko da, hau da, Bidelek Sareak deitutako Energiaren Euskal Erakundearen eta Iberdrola Distribución Eléctrica sozietatearen arteko proiektuan.

Bidelek Sareak proiektua

Euskal Energia Erakundearen eta Iberdrola Distribución Eléctrica sozietatearen bidezko Eusko Jaurlaritzaren ekimena da Bidelek Sareak, hirigune eta landaguneak sare adimendunekin hornitzeko, hornidura elektrikoaren efizientzia eta segurtasuna gehitzeko helburuarekin. Sistema malguago, sendoago eta seguruago bat garatzeko bidea lortzea da sare elektriko adimendun horien erronka nagusia, banaketa elektrikoko sistemaren zein erabiltzaileen eta enpresa-sarearen mesedetan izango den sistema.

Bilboko eta Portugaleteko hiriguneetan, Lea Artibaiko landa-eremuan eta Gipuzkoako hainbat udalerritan sare adimendunak zabaltzea da Bidelek Sareak proiektuaren helburua. Zabaltze hori 2011. urteko amaiera aldera hasi zen eta 2015an amaitu zen. Horiek horrela, 415.000 kontadore adimendun ditu Euskadik, baita teknologia aurreratuak 2.400 transformazio-zentrotan eta teknologia digitala duten 3 azpiestazio elektriko modernizatu ere.

Bestalde, proiektua ikusgarriago egite aldera, sare adimendu txiki bat instalatu da “Showroom Bidelek” gunean, proiektuko enpresa fabrikatzaile eta hornitzaileek emandako benetako ekipamendu eta ekipamendu operatiboak dituen erakusketa-eremuan.

Euskal Energia Erakundearentzat, sare adimendunen funtsezko helburua da epe ertainera kontsumitzaileak bere kontsumoak kudeatu ahal izateko izan beharreko ahalmena. Horretarako, webgune bat izango du bere kontsumo elektrikoaren informazioarekin eta kontsumo hori murrizteko aholku praktikoekin, eta erabiltzaileak energia noiz eta nola kontsumitu behar duen erabaki ahalko du.