Hemen zaude: Energia proiektuakProiektuakBero Proiektua
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

BERO PROIEKTUA

Hondar-beroaren ustiapena industria prozesuetan

Proyecto Calor

Ekoizpen prozesuetan, hala nola galdaketan, forjan, siderurgian, papergintzan eta zementuan sortzen den beroaren %35 eta %50 artean galtzen da. Hondar-bero hori modu eraginkorrean berriz erabiltzeak eragina izaten du lehiakortasunean, baliabideen erabileraren kudeaketa egokian eta ingurumenean. Hain zuzen ere, Euskadiko manufaktura industriaren erronka horri erantzun nahian eratu da Bero Proiektua.

Proiektua “plataforma” eran antolatu da, EEE Energiaren Euskal Erakundeak, Ihobek, CIC marGUNEk, Euskadiko Energiaren Klusterrak eta Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) sustatua. Horien helburua da industriaren energia eraginkortasuna hobetzea eta, aldi berean, beroaren kudeaketa egokiaren inguruan jarduera eta negozio berriak sortzeko bideak jorratzea, sektoreen arteko lankidetza esparru batean (industria alorreko enpresak, ingeniaritzak, fabrikatzaileak, I+G arloan diharduten zentroak, unibertsitateak, ETEak eta star ups berritzaileak).

Proiektuaren xede nagusia da balio erantsi handiko konponbide berriak garatzea eta aplikatzea, euskal industrietan probatu eta ezartzeari begira, merkaturatzeko modukoak izateaz gain, era lehiakorrean, nazioarteko merkatuetan.