Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakRELaTED
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

RELaTED

REnewable Low TEmperature District (RELaTED) deritzon europar proiektuak behe tenperaturaren (50-55ºC) edo oso behe tenperaturaren (45ºC) kontzeptua sartzen du DH berrien banaketa sareetan. Hain zuzen ere, konponbide gisa aurkezten da Europako hirietako berokuntza-sistemak karbono gabetzeari begira. DHek bero iturri batzuk integratzeko aukera ematen dute, hondarrezkoak zein berriztagarriak, eraginkortasun maila handikoak eskalako ekonomia ezberdinetan. 

DHak Europako berokuntza-sistemen %12 dira, gaur egun. Ehuneko hori areagotzeko, besteak beste, irtenbide berritzaile eta teknologiko egokiak behar dira, DH berriei sarbidea errazte aldera eta egun erabiltzen direnak berritu ahal izateko. 

Bilakaera hori azkartzeko konponbideetako bat da etxebizitza-blokeetan energia intentsitatea murriztea, ezarian-ezarian energia kontsumo ia hutsa (NZEB) izango duten eraikinak eduki arte, are positiboa ere izan arte. Banaketa sarean behe tenperatura duten DHek mugaketa tekniko gutxiago izaten dute, energia apalagoko bero iturriak sartzean. Era berean, ustiapen kostuak txikiagoak izaten dira, bero galerak saihesten baitira, energia sortzeko instalazioen funtzionamendu hobearekin batera, iturri berriztagarriak edo hondar-beroak erabiltzearen ondorioz. Gaur egungo bero sareak ordezkatzeko prozesuan, banaketa-tenperatura txikiagoa izango dutenak ezartzeari begira, ager daitezkeen zenbait arazo hartu beharko dira kontuan; adibidez, legionella, eta haren kontrako tratamendua, beroz hornitzeko sistemen egokitzapena edo iturri berriztagarrien bidezko energia zuzenean sartzea edo bideratzea sarera.

Aipatutako arazo horiek, hain zuzen ere, saiatzen da konpontzen RELaTED, DH berrien banaketa sareetan oso behe tenperaturaren kontzeptuaren erakustaldi-irtenbide egokia eskainiz, baita oraingo sareen birmoldaketa progresiboa ere.   
Zein da proiektuaren irismena?
  • Eskualde mailan bi azterlan egingo dira, Europako hego eta erdialdeko eskualdeetako DHetan oso behe tenperaturaren kontzeptuari sarbidea emateko bideragarritasuna ebaluatzeko.
  • RELaTEDek lau erakustaldi-egitasmo izango ditu, Danimarkan, Estonian, Serbian eta Euskal Autonomia Erkidegoan, alde klimatiko eta banaketa sare ezberdinak aintzat hartuko dituztenak.
http://www.relatedproject.eu/