Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakOCEANERA-NET
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

OCEANERA-NET

OCEANERA-NET proiektuaren helburua da laguntza programak koordinatzeko esparru bat eratzea Arku Atlantikoko erkidego eta eskualde europarren artean, teknologia ozeanikoari lotutako ikerkuntza eta garapen jardueren inguruan, hau da, olatu, itsaslaster, gatz-gradiente eta termikoarekin zerikusia duen jarduna, itsas energia eolikoa alde batera utzita.

OCEANERA-NET programaren lehen deialdia 2014ko urriaren 23an egingo da. Lehen deialdi horretan, nazioz gaindiko proiektuek, gutxienez, 2 estatu kideko 2 bazkide izan behar dituzte. Parte hartzen duten herrialdeak eta erkidegoak hauexek dira: Frantzia, Belgika, Irlanda, Portugal, Suedia, Erresuma Batua, Espainia, Euskadi eta Asturias.

Eskaria egiteko prozesua bi fasetan egingo da: lehenbizi, hasierako edo aurre proposamena aurkeztuko da eta geroago, proposamen osoa. Deialdiari dagokion dokumentazio guztia ingelesez idatzita aurkeztuko da, eta bete beharreko formulario guztiak eskuragarri daude proiektuaren webgunean.

Lehen deialdiari lotutako gaiak honako hauek dira:

  • Develop standardized approaches/methods/ tools to marine energy site characterisation and array planning.
  • Modelling and design of components, sub-systems and devices for ocean energy technologies, taking into account manufacturing, operation and maintenance procedures.
  • Development and test of critical components for delivering realiable, sustainable and high-performance ocean energy generation.
  • Demonstration and validation of technological developments in real sea environments.
  • Design and development of tools and solutions for the technological advancement and optimization of both devices and components.

Lan egutegia hauxe da:

DEIALDIAREN IREKITZEA 2014ko urriaren 23a
HASIERAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA 2014ko abenduaren 18a
PROPOSAMEN OSOAK AURKEZTEKO DATA 2015eko otsailaren 4a
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA 2015eko apirilaren 1a
NAZIOARTEKO PANELAREN EBALUAZIOA 2015eko ekainaren 30a
ERANETEN AZKEN ERABAKIA 2015eko irailaren erdialdean
PROIEKTUAREN HASIERA 2015eko urriaren 1a


Informazio gehiago:

Natalia Díaz de Arcaya
t: +34 94 403 56 00
e: ndiazarcaya @eve.es

Cristina Oyón
t: +34 94 403 70 55
e: cristina@spri.es
www.oceaneranet.eu/pages/new-page-5.html