Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakEU-GUGLE
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

EU-GUGLE

Proiektuaren deskribapena

EU-GUGLE egitasmoak erakutsi nahi du 6 hiri pilotutan “ia energia nulua” motako energia-birgaitzeak egitea bideragarria dela eskala handian, 2020 urterako Europa osoan, komunitate eta hiri adimentsuetan, erabilgarriak diren ereduen bitartez.

Hirigunetan birgaitze iraunkorrak egin daitezkeela erakuste aldera, Viena (Austria), Aquisgran (Alemania), Milan (Italia), Sestao (Espainia), Tampere (Finlandia) eta Bratislava (Eslovakia) hirietako agintariek konpromisoa hartu dute 226.000 m²-ko eremu bizigarria berritu edo birgaitzeko bost urteko epean. Egitasmoaren helburu nagusiak hauexek dira: barrutiko energia primarioan %40 eta %80 arteko aurrezkiak lortzea eta energia iturri berriztagarrien erabilera %25 areagotzea 2018 urterako. Proiektuak iraungo duen bost urtean, Gotemburgo (Suedia) eta Gaziantep (Turkia) hiriek ere parte hartuko dute hiri elkartu gisa, eta espero da birgaitzeei lotutako jarduerak abiaraztea.

Ahalegin bateratuak

Proiektua Europar Batasunaren Hiri eta Barruti Adimentsuak izeneko ekimenaren barruan dago, eta haren helburua da EBn eredu eta estrategia egokienak zabaltzea eta sustatzea, berotegi efektuko gasen emisioak %40 murrizteko 2020 urterako.

Herri pilotua Euskal Autonomia Erkidegoan

Sestao herriari dagokionez, alde zaharrean 24.509 metro koadroko eremua birgaitu nahi da, energia primarioan %56 aurrezteko xedez. Lehengo birgaitze-lanak Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31 zenbakietan egingo dira.

Sestao Berri Elkarteak egitasmo hori aurrera eramateko, europar proiektuetan esperientzia handia duten bi bazkide hauen laguntza izan du: Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Centro Nacional de Energías Renovables (CENER).

Informazio gehiago