Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakDATA 4 ACTION
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

DATA 4 ACTION

Europako 12 eskualde edo erakidegoetako energia agentziek parte hartzen duten Europar Batzordearen Energia Adimendun programak sustatutako proiektu bat da Data4Action. 2014ko martxoaren 1ean hasi zen eta hiru urteko iraupena izango du.

Proiektuaren helburua lankidetza bultzatzea da, agintari publikoen eta datuez hornitzen duten guztien artean, energiaren inguruko informazioa trukatzeko. Hartara, agintari publikoei erraztasuna eman nahi zaie datuak eskuratzeko, toki eta eskualde mailako energia iraunkorraren aldeko planei jarraipen hobea egitea ahalbidetuko diena. Hori lortzeko, proiektuan parte hartuko duen eskualde bakoitzean informazio zentro bat eratzea sustatuko da, eta bertan energiaren inguruko informazioa ematen duten hornitzaileez datu ugari emango zaie agintari publikoei.

Energiaren Euskal Erakundeak informazio zehatza jarriko du Euskadiko udaletako arduradunen eskura, energia kontsumoaren adierazleen jarraipena egiten laguntzeko eta udalerri bakoitzean egingo diren energia iraunkorraren aldeko jarduerak aurrera eramaten errazteko.

Informazio gehiago