Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakCoopenergy
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

ENERGIA IRAUNKORRAREN ALDEKO PLANIFIKAZIOAN LANKIDETZA

BEROTEGI EFEKTUKO GASEN IGORPENAK MURRIZTEKO BATERA LAN EGITEA, 2020. URTEARI BEGIRA

Europarentzako Energia Adimenduna izeneko programak diruz lagundutako proiektu europar bat da COOPERNERGY, 2013ko maiatzean abiatu eta 3 urteko iraupena izango duena.
Proiektuaren helburu nagusia da toki, eskualde eta erkidegoetako agintari publikoen arteko lankidetza ereduak areagotzea, energiaren kontsumoa eta CO2-aren emisioak murrizteko. Horretarako, egitasmoan parte hartuko duten 8 erkidegoek lan bateratuak egingo dituzte administrazioaren esparru zenbaitetan, maila ezberdineko gobernantza eredu eraginkorragoak lortze aldera, eskualde eta erkidegoetako energia iraunkorraren aldeko ekintza planak eratzeko eta horiek aurrera eramateko ekintza bateratuak gauzatzeari begira.

Energiaren Euskal Erakundeak bere esperientzia jarriko du Europako gainerako erkidegoen eskura, Alkateen Ituna proiektuaren koordinazio-egitura den aldetik; lurralde mailako 5 koordinazio-egitura sortzeko xedez, gutxienez, eta tokiko agintariak animatzeko Itunarekin bat egitera.

Proiektuak honako hau eskainiko du:

  • Jardunbide egokien inguruko kasuak azaltzen dituen datu base bat, toki eta erkidegoetako agintariek energia iraunkorraren aldeko planifikazio aproposa egiteko eta emaitza onak lortzeko lagungarri izango dena.
  • Agintari publikoek modu egokian laguntzeko orientabideak ematen dituen gida bat. Gidan, besteak beste, jardunbide egokiak aurrera eramateko jarraibideak ematen dira eta Europa osoan erabakiak hartzen dituzten agintariekiko elkarrizketak jasotzen dira.
  • Lankidetza sare online eta interaktiboa, beste pertsona batzuekiko harremanak izateko eta haiengandik energia iraunkorraren aldeko planifikazioaz ikasteko aukera emango dizuna.
  • Prestakuntzaren inguruko gertaerak, ekitaldiak eta foroak.

Energia iraunkorrerako finantzaketa instrumentoak (pdf)

Informazio gehiago: 
http://coopenergy.eu

MAILA ANITZEKO GOBERNANTZAREN GIDA

  Deskargak
Maila anitzeko gobernantzaren gida PDF
Erabiltzailearen egiaztapen-zerrenda: eskualde-mailako agintari publikoa naiz DOC
Erabiltzailearen egiaztapen-zerrenda: toki-mailako agintari publikoa naiz DOC