Hemen zaude: Energia proiektuakEuropar ProiektuakA2PBEER
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

A2PBEER

A2PBEER izeneko proiektu europar berritzaile honek lau urteko iraupena izango du eta eraikin publikoetan eraginkortasun handiko energia-birgaitzea egiteko metodologia ezartzea du helburu, 20 bazkidek baino gehiagok izandako esperientzian oinarrituta. Europan kontsumitzen den energia guztiaren %40 inguru eraikinek kontsumitzen dute. Hori horrela, eraginkortasun handiko energia-birgaitzea funtsezkoa da EBren 20-20-20 zifrez ezagutzen diren helburuak lortu ahal izateko. Etxebizitzak ez diren eraikinetan eginez gero, energia-birgaitzea are garrantzitsuagoa da; izan ere, etxebizitzak diren eraikinekin alderatuta, energia-kontsumoa %40 handiagoa da. Europan etxebizitzak ez diren eraikinen %30 eraikin publikoak dira. Horrexegatik, hain zuzen ere, A2PBEER egitasmoak eraikin publikoen energia-birgaitze eraginkorrean jartzen du arreta osoa.

Lortu nahi dituen helburuak hauexek dira:

  • Ia energia nulua duten eraikinen (EECN) egungo betekizunak eraikin publikoetan lor daitezkeela erakustea, jadanik arrazoizko prezioan eskuragarri dauden teknologia egokigarrien bidez.
  • Egungo eraikin publikoetan energia-kontsumoa %50 baino gehiago murriztea teknikoki bideragarri eta errentagarri dela erakustea.
  • Prozesua erabilera eta klima ezberdinetarako aplikagarria edo errepikagarria dela erakustea, inbertsioaren berreskurapenaren aldiak zazpi urtekoak baino txikiagoak izanik.
  • Europan diren eraikinen berrikuntza sustatzea, ia energia nulua duten eraikinez osatutako barrutiak eraikitzeko ereduak erakutsiz.
  • Eraikuntza alorreko eragileak mobilizatzea (fabrikatzaileak, arkitektoak, administratzaileak, ESCOak, jabeak eta erabiltzaileak).

Deskargatu informazio gehiago