Hemen zaude: Energia proiektuakAholkularitzaGarraioa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

GARRAIOA

Petrolioaren deribatuekiko erregai alternatiboak

EBren “Energía garbia garraiorako: Europar estrategia erregai alternatiboen arloan” (2013.1.24) komunikazioan, honako erregai eta energia-bektore hauek aipatzen dira petrolioarekiko energia alternatibo gisa:

­Erregaiak

  • o Petrolioaren Gas Likidotuak (PGL).
  • o Gas naturala (konprimatua GNK eta likidotua GNL)
  • o Bioerregai likidoak

­Energia-bektoreak:

  • Elektrizitatea
  • Hidrogenoa

Itxuraz erabilgarriak diren erregai alternatiboen hainbat aukera badaude ere, benetan eskuragarri dauden alternatibak garraiatzeko moduen premien arabera aldatzen dira; ez dira berdinak hiri-zirkulazioaren zirkunstantziak eta errepidezko distantzia luzeko salgaien garraioarenak, edo aire-garraioarenak.

Erregai alternatibo jakin baterantz bide bat erabaki baino lehen, egungo aukerak aztertu behar dira garraiatzeko moduaren ezaugarri edo premien arabera, kasu jakin bakoitzean aukerarik egokiena zehazteko.

Energiaren Euskal Erakundeak aholkularitza ematen die euren garraio- eta mugikortasun-premiak betetzeko interesa duten enpresa eta erakundeei.