Hemen zaude: Energia proiektuakAholkularitzaTertziarioa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

TERTZIARIOA

Energia-zerbitzuetako enpresak

Energia Zerbitzuetako Enpresa bat kontratatzeko interesatuta dauden Administrazio Publikoei aholkularitza ematen die Energiaren Euskal Erakundeak, beren instalazioen energia-kudeaketa egin dezaten, eta horrela energia-aurrezpen garrantzitsuak lortzeko. Energia Zerbitzuetako Enpresa batek kudea ditzakeen instalazioen artean, udal-eraikinak eta argiteria publikoa nabarmentzen dira.

EEEk eskaintzen duen laguntza proiektuaren identifikazioarekin eta instalazio interesgarrienen hautaketarekin hasten da. Ondoren, instalazio horien energia-auditoria bat egiten da eta, geroago, lizitazio-dokumentuak prestatzen dira, normalean orri tekniko eta administratiboak. Aholkularitzaren hurrengo pausoa, lizitazioa irekitakoan, jasotako eskaintzen ebaluazio teknikoa da, eta, azkenik, Administrazio Publikoak eta eskaintza onena egin duen Energia Zerbitzuetako Enpresak sinatu beharreko esleipen-kontratuaren idazkuntza.

 

Administrazio Publikoentzako aholkularitza

  • Baso-biomasa energia-erabileretarako sustatzea: HAZI-EEE hitzarmena

    Energia-iturri berriztagarrien erabilerak –hala nola biomasarenak– erregai fosilen mendetasuna gutxitzen du. Hori dela-eta, energia-helburuekin baso-baliabideak erabiltzeko interesatuta dauden udalerriek Euskal Energia Erakundearen eta HAZI Fundazioaren lankidetza eskatu ahalko dute www.biomasaeuskadi.net webgunearen bidez.

    EEEk eta HAZI Fundazioak sinatutako hitzarmenaren bidez, lehenik, udalerrian erabilgarri dagoen baso-baliabidea ebaluatzen da, energia-helburuekin erabiltzeko. Bigarrenik, energia-eskaria balioesten da eta inbertsio-proiektuak garatzeko alternatiba tekniko-ekonomikoak identifikatzen dira, energia-efizientziako ekintzen eta iturri berriztagarri horren erabileraren bidez.

  • Aholkularitza udalei

    Euskal udalentzako lan-proposamena udalaren energia-kudeaketa egokia definitu eta ezartzean oinarritzen da, udala bera buru dela, EEEren laguntzarekin edota babesarekin.

    Energia Plangintzan oinarritzen da energia-kudeaketa hori, hau da, 2020. urterako Energia Iraunkorreko Ekintza Planak lantzean, betiere ekintza horien bidez modu ordenatuan bilduta udalerri osoan hasi beharreko energia-jardunak.

    Lan-gida bat izatea ahalbidetuko dio ekintza-plan horrek udalari, irizpide tekniko eta ekonomiko egoki batetik abiatuta energia-jardunen buru izatea eta jardun horiek lehenestea ahalbidetuta, estrategia definitu eta ordenatu baten barruan ez dauden ekintza puntualak ezartzea saihestuz.

    Gaur egun hainbat lan-esparru daude euskal udalerrientzat erabilgarri, eta energia-plangintza burutsu baten garapenean lan egitea ahalbidetzen diete guztiei lan-esparru horiek. Edozein kasutan, honako lan-esparru hauek eskaintzen ditu EEEk:

    • Alkateen ituna
    • Itunerako bidean