Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaAbantailak eta etorkizuneko erronkak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Abantailak eta etorkizuneko erronkak

Abantaila teknologikoak

Vehículo eléctrico
  • Ez dute hots kutsadurarik eragiten
  • Ez dute emisiorik eragiten erabiltzeko lekuan
  • Berehalako erantzun egokiagoa, ibilgailu konbentzionalen aldean
  • Galera mekaniko txikiagoak, energia errendimendu handiagoa
  • Mantentze-kostu txikiagoa
  • Balaztatzeko energia berreskuratzeko aukera
  • Sistema elektrikoaren karga-kurba optimizatzeko aukera

Erronka teknologikoak

  • Gaur egungo baterien optimizazioa:
    1. Dentsitate energetikoa handitzea (kWh/kg), ibilgailu elektrikoaren autonomia handitzeko.
    2. Prezioa gutxitzea
    3. Bizitza baliagarria luzatzea
    4. Kargatzeko behar den denbora gutxitzea
  • Ibilgailu elektrikoen eskaintza handitzea
  • Kargarako guneen azpiegiturak eraikitzea
  • Erregulazio egokia, sare elektrikoa optimizatu ahal izateko

Teknologikoak ez diren erronkak

  • Aplikatzekoa den legeria / arauak egokitzea(sektore elektrikoa, udal-ordenantzak, bizilagunen erkidegoak, konexiorako eta kargarako estandarrak, etab.).
  • Administrazioek finantzaketarako irtenbide irudimentsuak proposatzea, ibilgailu elektrikoa EAEn sartzea bultzatzeko.
  • Hasierako masa kritikoa sortzea, ondorengo hazkuntza bizkortuko duena.
  • Mugikortasun iraunkorrari dagokion kontzientzia soziala bultzatzea, eta ibilgailu elektrikoaren ezagutza eta harekiko konfiantza sustatzea.