Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaElektrifikazio motak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Elektrifikazio motak

Lehen ibilgailu elektrikoak 1830. urtean jarri ziren abian, eta 1920 urtera arte barne errekuntzako autoak baino handiagoak eta onartuagoak izan ziren. Hala ere, 1920. urtetik aurrera eta 90eko hamarkada arte baztertuta egon ziren, gasolinaz elikatutako automobilak agertu baitziren. Petrolioaren ugaritasuna, automobil mota horien prezio baxua, metatzeko eta kargatzeko erraztasuna eta planetan petrolioaren erabilerak ekar ditzakeen ondorioez kontzientzia falta direla medio, errekuntzako autoek ibilgailu elektrikoak ordezkatu zituzten.

90eko hamarkadaren hasieran, fabrikatzaile asko ibilgailu elektrikoak fabrikatzeko programak garatzen hasi ziren, eta azken urte hauetan auto mota horien osagaien bilakaera teknologikoa ikusgarria izan da.

Barne errekuntzako ibilgailuetatik ibilgailu elektrikorako bidean, elektrifikazio egoki eta mailakatua lortzeko asmoz, ibilgailu mota asko erabili dira; esate baterako, aldez bakarrik hibridoak direnak, erabat hibridoak, konektatzeko hibridoak edo entxufagarriak eta azkenik, Range Extender direlakoak.

vehiculo electrico

Ibilgailu hibrido elektrikoek motor elektriko bat eta barne errekuntzako motor bat erabiltzen dituzte, eta erabateko eraginkortasunez funtzionatzeko diseinatuta daude; izan ere, ibilgailu konbentzionalek baino errendimendu hobea lortzen dute. Erabiltzen duten teknologia kontuan hartuta, honako ibilgailu hibrido ezberdin hauek ditugu.

Hibrido stop-start edo micro hibridoak se pueden clasificar en híbridos stop-start izenarekin ezagutzen direnak. Lehen motaren kasuan, motor elektrikoak ez du potentzia eragiten ibilgailuaren trakzio elektrikoan. Nolanahi ere, zenbait funtzio ditu; adibidez, osagarrietarako potentzia, barne errekuntzako motorraren stop-starta (motorra itzaltzen duena ibilgailua gelditzen denean, erregaiaren kontsumoa, emisioak eta ibilgailuaren zarata gutxitzeko).

Hibrido arinak aurrekoek bezalaxe, hibrido mota hauek ere stop-start funtzioa dute. Funtzio horretaz gain, balaztatze birsortsaile edo regeneratiboa ere badu, balaztatzeko energia energia elektriko bihurtzen duen balaztatzea, baterietan metatzen den energia elektrikoa. Micro hibridoek ez duten ezaugarrietako bat dute hibrido hauek: potentzia handiagoa ematea errekuntzako motorrari behar duenean, esaterako, azeleratu behar duenean, aldapan gora egitean eta abar. Hala, energia-iturri nagusia errekuntzako motorra da.

Erabat hibridoek edo puruek kontrol sistema bat dute, unean uneko eraginkorrena den energia-iturria aukeratzea ahalbidetzen duena. Horretarako, motor elektrikoa, motor termikoa edo bion arteko konbinaketa aukeratzen du. Era horretan, errekuntzako motorrak ahalik eta denbora gehien erabateko errendimenduan funtzionatzea lortzen da. Ibilgailu mota honen teknologia ere balaztatzeaz baliatzen da bateriak berriz kargatzeko.

Erabat hibridoak diren ibilgailuen konfigurazioa, nagusiki, osatzen duten osagai edo elementuen kokaeraren araberakoa izaten da. Hala, honako hiru kategoria hauetan sailkatzen dira:

  • Hibridoak sailean. Errekuntzako motorrak mugiarazten du sorgailu bat, eta azken honek bateriak kargatzen ditu, edo zuzenean ematen dio potentzia propultsio sistemari (motor elektrikoari).
    ibilagailu elektrikoa
  • Hibridoak paraleloan. Ibilgailua modu elektrikoan ibil daiteke (makina elektrikoaren bidez), era konbentzionalean edo paraleloan, motor biek emandako potentziari esker.
    Balaztatzean erabiltzen den energia bateria berriz kargatzeko aprobetxatzen dute hibrido mota hauek (balaztatze birsortzailea).
    Vehículo eléctrico
  • Hibridoak sail-paraleloan. Konfigurazio honek aurreko sistema biak konbinatzen edo elkartzen ditu.
    Vehículo eléctrico

Konektatzeko ibilgailu hibridoak edo plug-in pizenekoek aurreko ibilgailuek darabilten teknologia bera erabiltzen dute. Gainera, ibilgailu mota hauek bateriak birkargatu ahal dituzte sare elektrikora konektatuz. Aurreko ibilgailuen aldean, eramaten duten bateriei esker, irispide edo autonomia handia dute ibilgailu hauek, erabat elektrikoak diren ibilgailuek duten irispidea lortzen ez badute ere.

Rango hedatzailea. Ibilgailu mota hauek errekuntzako motor txiki bat edo erregai-pila bat dute. Ibilgailuaren diseinua, funtsean, irispidea handitu behar duten ibilgailu elektrikoek aprobetxatu ahal izateko egina dago. Irispide hori handitzeko, erregai fosilen edo erregai-pilaren bidez birkargatu ahal dituzte bateriak. Motor termiko edo erregai-pila horren zeregin bakarra elektrizitatea sortzea da, bateria kargatzeko. Hartara, ibilgailuaren irispidea handitzen da.

Vehículo eléctrico

 

Ibilgailu elektrikoak. Motor elektriko batek edo gehiagok bulkatu edo propultsatzen dituen ibilgailuak dira. Honako ibilgailu elektriko hauek daude:

  • Berriz kargatzen diren bateriez elikatutako ibilgailuak, gelditzen edo aparkatzen direnean energia metatzen dutenak; batetik bestera ibiltzeko erabiltzen duten energia, hain zuzen ere.
  • Eguzki-energia aprobetxatzen duten ibilgailuak, batetik bestera ibiltzean, ibilgailuan bertan, elektrizitate sorkuntza ahalbidetzen duena.
  • Erregai-pilak erabiltzen dituzten ibilgailuak.
    Vehículo eléctrico