Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaIbilgailu elektrikoa berriz kargatzea
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ibilgailu elektrikoa berriz kargatzea

Gaur egun, hiru karga mota hauek daude:

Vehículo eléctrico
  • Karga geldia

    Karga mota hau 230 V eta 15 A-ko lur aldizkatzaile fasebakar bidez egiten da. Metodo honetaz baliatuta, 25 kWh-ko ibilgailu baten kasuan, 7 ordu eta erdiko karga egin behar da.
  • Karga erdi-arina

    Karga mota hau 400 V eta 63 A-ko hiru faseko lur aldizkatzaile bidez egiten da. Aurreko kasuan aipatu den antzeko ibilgailua kargatzeko ordubete behar da.
  • Karga arina

    400 V eta 600 A-ko tentsioa duen korronte jarraituaren bidez egiten da karga mota hau. Aurreko kasuan aipatutako ibilgailuaren karga 6 minutuan egiten da.

Lehen karga mota oso egokia da garaje pribatuetan egiteko, etxeetan erabiltzen diren tentsio eta korronte bera baita. Era horretan, kargak gauez egin daitezke, energia-eskaria txikiagoa denean, hain zuzen ere.

Beste bi karga mota horiek egiteko, aldiz, kargagailu berezi edo espezifikoak eduki beharra dago, merkataritza-gune, parking publiko eta abarretan erabiltzaileen eskura egongo direnak luze gabe.