Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaIbilgailu elektrikoaren eragina
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ibilgailu elektrikoaren eragina

Elektrizitatearen kontsumoa aldatu egiten da egunean zehar, baina aldaketa hori oso nabarmena da, eta aurreikusi egin daiteke. Gaueko hamabietatik aurrera, elektrizitate-kontsumoak behera egiten du, eta goizaldean kontsumoa mailarik baxuenera iristen da (haran-orduak). Goizeko seiak aldera kontsumoak gora egiten du berriz ere, eta goizaren erdialdera kontsumoa mailarik altuenera iristen da (puntako orduak). Eguerdi aldera kontsumoa apur bat jaisten da, eta arratsaldeko azken orduetan gora egiten du atzera (puntako ordua). Elektrizitatea metatu ezin denez, ezinbestekoa da etengabe ekoiztea, eta gainera, ekoizpen horrek oinarrizko eskariari zein eskari altuenari erantzuteko gai izan behar du. Haran-orduen tarteko zenbait unetan elektrizitate-eskaria ekoizpena baino baxuagoa izaten da, eta ondorioz, energia-soberakinak sortzen dira.

Beraz, ibilgailu elektrikoen birkarga puntako orduetan eginez gero, ekoizpena areagotuko litzateke, eta eskari horri aurre egiteko gai ez izateko arriskuan geundeke, edo hain eraginkorrak ez diren zentralen bidez aseko genuke premia hori. Haran-orduetan eginez gero, ordea, energia-soberakin hori aprobetxatuko litzateke. Hartara, eskariaren kudeaketa hobetzeaz gain, eskari altuenak saihestuko genituzke.

Energia eraginkortasunaren alorreko erronkak eta eskariari konponbideak

grafica

Kontsumoaren murrizketa

  • Ekipoen eta prozesuen eraginkortasuna hobetzen du.
  • Energia aurrezteaz kontzientziatzen du.
grafica

Kontsumoa puntako ordutik haran-ordura aldatzea

  • Ordutegi-bereizketa.
  • Merkatuaren prezioei erantzuna.
grafica

Haran-orduak betetzea

  • Ponpaketa zentralak.
  • Metatzeko teknologiak.
  • Ibilgailu elektrikoen birkarga.
grafica

Sistemaren puntako orduetan kontsumoa murriztea

  • Etengarritasun zerbitzua.
  • Kargen kudeaketa automatikoa.