Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaEusko Jaurlaritza ibilgailu elektrikoaren alde
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Eusko Jaurlaritza ibilgailu elektrikoaren alde

Helburu orokorra

Vehículo eléctrico

Ibilgailu elektrikoaren (IE) Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko estrategia azaltzea, horri esker garraioaren sektoreko eraginkortasun energetikoa hobetu eta euskal industrietan negozioak egiteko aukera berriak sustatzeko.

Helburu espezifikoak

  • EAEn kargarako guneen sare bat osatzea.
  • Ekipamendu elektrikoaren eta elektronikoaren sektoreko euskal enpresei laguntza ematea, IEren esparruan duten gaitasun industriala eta teknologikoa gara dezaten.
  • Automobilgintzaren sektoreko euskal enpresei laguntzea IErako sistemak eta osagaiak gara ditzaten.
  • IEk EAEko erakundeen eta hiritarren eskura jartzea.
  • IE maila eta esparru geografiko guztietan sartzeko eta erabiltzeko lagungarri izango den esparru juridikoaren garapenaren alde lan egitea.

Testuinguru objetiboa

Estrategia honek 2020 urterako lortu nahi duen testuinguru objektiboa da, 2020 urterako, saldutako ibilgailuen %10 ibilgailu elektrikoak izatea (ibilgailu elektriko garbiak edo sare elektrikora konekta daitezkeen ibilgailu hibridoak).

Ardatz estrategikoak

Lau ardatz estrategiko finkatu dira:
  • Automobilgintzaren sektorea bultzatzea

    Ardatzaren helburua.- EAEn ekoitzitako ibilgailu elektriko berri baten diseinua sustatuz, eta sektore horretako euskal enpresei osagai espezifikoak diseinatzeko aukera emanez.

    Ezarritako helburua lortzeko xedez, 09/12/11ko datarekin, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Mercedes Benz Españarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmen horren bidez, Alemaniako konpainiak konpromisoa hartu zuen Gasteizko fabrikaren instalazioak egokitzeko, eta bertan fabrikatzeko Vito E-Cell deritzon ibilgailu elektrikoa 2010. urtetik aurrera. Hitzarmenean beste konpromiso batzuk ere hartu zituen Mercedes Benzek. Hala, Euskadiko automobilgintzan diharduten enpresekin batera, intereseko egitasmoak gauzatzeko konpromisoa hartu zuen, ibilgailu elektrikoetan erabiliko diren osagaiak edo tresnak garatzeko, hain zuzen ere.

  • Kargarako guneetako azpiegituren garapena

    Ardatzaren helburua.- Garantizar la movilidad en vehículo eléctrico dentro de la CAE.

    Eusko Jaurlaritzak bide horri ekiteko bazkide egokiena REPSOL zela erabaki zuen. Eusko Jaurlaritzak EEEren laguntza izan zuen erabaki hori hartzeko, eta 2009ko urriaren 29an EEEk eta REPSOLek asmoen protokolo bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoen kargarako sare bat ezartzeko.

    Lankidetza horren ondorioz, 2010eko urriaren 13an IBIL Gestor de carga de vehículo eléctrico empresa eratu zen, erakunde bien arteko partaidetzarekin, %50na, Euskal Autonomia Erkidegoan mugikortasun elektrikoaren zerbitzu integralen sare bat diseinatu, eraiki eta abiarazteko helburuarekin, birkargatzeko sare osoa antolatzeko asmoz.

    2011. urtean, IBILen helburua da 125 gune operatibo izatea, laster gaindituko den kopurua. Aurreikuspenen arabera, 2020an, Euskadin 7.000 eta 13.000 birkarga-gune artean egongo dira eragiketan edo martxan.

    IBILek Estatuko merkatuan, ibilgailu elektrikoak birkargatzeko teknologietan erreferente teknologikoa izan nahi du. REPSOLek eta EEEk energia berriak sustatzeko duten konpromisoari esker, IBIl enpresa aitzindaria da, eta ibilgailu elektrikoaren bidez berebiziko aldaketa ekarriko dio garraio alorrari datozen urteetan. IBIl enpresaz eta haren zerbitzuez informazio gehiago eskura daiteke webgune honetan www.ibil.es

  • Masa kritikoaren sorrera

    Ardatzaren helburua.- merkatuaren aldaketa ahalik eta azkarren gertatzea ahalbidetuko duen ibilgailu elektrikoen masa kritikoa zirkulazioan jarriko dela bermatzea.

    Horretarako, zenbait jarduera abiarazi dira, honako bi helburu nagusi hauek lortzeko: ibilgailu konbentzionalekin alderatuta, gaur egun ibilgailu elektrikoen erosketak dakarren gainkostua gutxitzea eta mugikortasun era berri hori herritarrengana hurbiltzea.

    Burututako jarduera nabarmen batzuk hauexek dira:

    • Carsharing elektrikoaren alorreko enpresa baten eraketa, IBILEK Car-sharing izenekoa (www.ibilek.es), Euskadin ibilgailu elektrikoaren erabilera eta ezagutza dibulgatzeko eta zabaltzeko. Enpresa urte honen amaieran hasiko da zerbitzua ematen.
    • Ibilgailu elektrikoa erosteko diru laguntza programa baten argitalpena (Estatuan dagoen diru laguntza programaren osagarria)..
    • Zerikusia duten eragileekiko hitzarmenak (udalak, ibilgailuen fabrikatzaileak,…), Euskadin ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzeko xedez.
  • Esparru erregulatzailearen egokitzapena

    Ardatzaren helburua..- homologazioen, mantentze-lanen, ikuskapen teknikoen, bermeen, segurtasunaren eta energia elektrikoaren bideragarritasuna erraztuko duen arau-esparru bat sortzea.

    Hori dela eta, beharrezkoak diren arau-aldaketak aztertuko dira, bereziki kargarako gune partikular eta publikoen ezarpenari dagozkionak, eta gune horiek martxan jartzea errazteko beharrezkoak diren arau-aldaketak egingo dira, baita elektrizitate-tarifak egokitzeko proposamenak ere.