Hemen zaude: Proiektuak garatzenIbilgailu elektrikoaIbilgailu elektrikoaren osagai nagusiak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ibilgailu elektrikoaren osagai nagusiak

  • Bateria
  • Bihurgailua
  • Alderantzikagailua
  • Kargagailua
  • Motor elektrikoa

Aipatutako ibilgailu horietan energia elektrikoa metatzeko sistema erabiliena Litio-ionez osatutako bateria da. Bateriek korronte jarraitu eran metatzen dute energia (DC.- Direct Current); kanpoko kargagailuak, aldiz, korronte jarraitu (DC) edo korronte aldizkatzaile (AC.- Alternating Current) eran elika dezake energia. Gaur egun, ibilgailu mota horien motor gehienak korronte aldizkatzaileko makina elektrikoak izaten dira. Horrexegatik, hain zuzen ere, ibilgailuek alderantzikagailu bana eramaten dute, korronte jarraitua korronte aldizkatzaile bihurtu ahal izateko. Errekuntzako ibilgailuak bezala, ibilgailu horiek 12 V-eko bateria bana daramate, ibilgailuen osagai guztiak energia elektrikoz behar bezala elikatzeko. Hori dela eta, tentsioa jaitsarazteko, HVDC-LVDC motako bihurgailu bat (High Voltage Direct Current, goi-tentsioko korronte jarraitua) - (Low Voltage Direct Current, behe-tentsioko korronte jarraitua) erabili behar dute.

Vehículo eléctrico