Hemen zaude: Proiektuak garatzenSare elektriko adimendunakBidelek Sareak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Bidelek Sareak

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak sustatutako ekimen bat da, Bilbon eta Portugaleten sare elektriko adimendunak jartzean datzana, hornidura elektriko eraginkorragoa eta seguruagoa lortzeko xedez. Ideia da esperientzia edo ekimen hau Euskadiko beste leku batzuetara zabaltzea.

Iberdrolak proiektua zuzentzen du teknologia aldetik; Eusko Jaurlaritzak, EEE Energiaren Euskal Erakundearen bidez, laguntza ekonomikoa emateaz gain, irizpideak ere ematen ditu zenbait gaiez, esate baterako, energia aurrezkiaz eta eraginkortasunaz eta azken kontsumitzaileen eskariaren kudeaketa hobetzeko bideez.

Bidelek Sareak-ek erreferente teknologikoa izan nahi du munduan, eta energia alorrean diharduten enpresen eta azpiegituren proiektu traktorea izateko asmoz eratu da.

Aurreikusitako inbertsioa 60.000.000 eurokoa da hiru urtean eta kualifikazio handiko 300 lanpostu sortuko direla uste da.