Hemen zaude: Proiektuak garatzenSare elektriko adimendunak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Sare elektriko adimendunak edo "smart grids"

Redes electriccas inteligentes

Elektrizitatea banatzeko sareek energia elektrikoa garraiatzen dute goi tentsioko garraio lineetatik kontsumitzen den guneetaraino: fabrikak, saltokiak, hotelak, bizitegi partikularrak eta abar.

Sare elektriko adimendunak edo “smart grids”, nagusiki, elektrizitatea banatzeko sareak dira, monitorizazio teknologia modernoak, puntako informazio sistemak eta telekomunikazioak erabiltzen dituztenak, elektrizitatea banatzen duten enpresei zein kontsumitzaileei informazioa ematen dietenak, bioi onura nabarmena ekarriz.

Gaur egun, erabiltzaileek elektrizitatearen kontsumoaz duten informazio bakarra aldian behin egiten diren kontagailuen irakurketak dira. Hala, ez dute modurik haien kontsumoa optimizatzeko, ezta haien profilera ondoen egokitzen den tarifa aukeratzeko ere. Sare adimendunak abian jartzeak ekarriko du, besteak beste, kontagailu klasikoak ordezkatzea, eta horien ordez adimendunak erabiltzea. Kontagailu berri horiek gai izango dira aldian behingo irakurketak modu automatikoan helarazteko elektrizitatea banatzen duen enpresari.

Bestetik, elektrizitatea banatzen duten enpresek ez dute informaziorik beren sarean gertatzen denaz. Horren ondorioz, zenbaitetan, erabiltzaileen kexak edo abisuak jaso arte, ez dira konturatzen dauden arazoez edo matxurez; adibidez, gainkargek edo meteorologiak eragin ditzakeen tentsio etenaldiak. Sare elektriko adimendunek informazio eta kontrol mekanismoak dituzte eraldatze zentroetan. Horri esker, sarearen egoeraren berri dute uneoro eta etenaldiak edo arazoak urrundik konpontzeko aukera dute. Hartara, sarean sor litezkeen arazo teknikoak berehala identifikatzen eta konpontzen lagunduko dute sare adimendunek.


Ikus infografia: Sare elektriko adimendunak