Hemen zaude: Proiektuak garatzenMutrikuInstalazioak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Instalazioak

Mutrikuko planta undimotrizak OWC delako teknologia erabiltzen du eta 16 kamera-turbinaz osatuta dago; olatuen menpe dauden kamera-turbina horietako bakoitzaren goiko aldean zulotxo bat dago. Plantaren funtzionamendua, laburtuta, hauxe da: olatua heltzen denean, ura kameran sartzen da eta barruan dagoen airea konprimitu ondoren, goiko aldeko zulotik irteten da presio handiz. Konprimitutako aire horrek turbinari eragiten dio eta, aldi berean, alternadoreari birarazten dio. Hala, energia elektrikoa sortzen da. Olatua aldentzen edo ateratzen denean, aldiz, aipatutako zulotik airea xurgatzen du eta turbinari eragin ostean, energia elektrikoa sortzen du berriz ere.

Mutrikuko instalazioa aitzindaria da mundu osoan bere ezaugarriengatik; izan ere, turbina ugariz osatutako konfigurazioa bakarra izateaz gain, sare orokorrera bideratuko du ekoitziko duen elektrizitate guztia banatzeko. Datu teknikoak:

  • OWC itsas teknologia (ur-zutabe kulunkaria)
  • 16 unitate kamera-turbina.
  • 296 kW-eko potentzia instalatua
  • Urtean aurreikusitako ekoizpen elektriko berriztagarria: 400.000 kWh
  • Urtean saihestuko diren emisioak: 400 tona CO2.

Dikeak hasieran zeukan proiektua instalaziora egokitzeak ahalegin handia eskatu du, dikearen trazan zehar 100 metroko luzera hartzen baitu plantak, lerro-makurrak dituen aldean, tipologia bertikala edukiz, ezponda edo talud erakoa izan ordez.

Aipatutako 16 kamera-turbina horiek, planta hartzen duen dike bertikalaren gorputza osatzen dutenak, betoi armatuz egindako pieza aurrefabrikatuen barruan daude, kutxa edo kaxoi handi bat eratuta, eraikuntza prozedura errazteko xedez. Pieza horiek betoi armatuzko harlauza baten gainean jartzen dira in-situ, eta haien dimentsioak hauexek dira: 12 metro luze, 6 metro zabal eta 0,80 metro altuera. Aurrefabrikatutako piezen gainean, +16,50 metroko kotara, betoi armatuzko egitura kokatu da in situ, espaldon baten moduan, turbinak jartzen diren tokia egokituz.