Hemen zaude: Proiektuak garatzenMutriku
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Mutriku

Mutriku

Mutrikuko olatuen energia ustiatzeko planta mugarri bat da olatuen energiaren esparruaren garapenean Euskadin eta Espainian.

Planta hori abiarazteak agerian uzten du Energiaren Euskal Erakundearen apustu irmoa teknologia horren alde; izan ere, Euskadin esparru hori sustatzeko estrategian Mutriku lehen pausua baino ez da.

Mutrikuko instalazioaren kokalekua

2005. urtean, Mutrikuko kaia babesteko dike berria eraikitzeko zeudela, olatuen energia aprobetxatzeko planta dikean bertan egiteko erabaki zen.

Planta egiteko abiapuntua hauxe izan zen: dikearen diseinua amaituta eta eredu fisikoan probatuta, izapide edo tramite administratiboak ia bukatuta eta jatorrizko proiektua eraikitzeko kontratua esleituta zegoen.


Ikus infografia: Itsas energia