Hemen zaude: Proiektuak garatzenItsas energia
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Itsas energia

Iturri berriztagarria den itsas energia lehen pausoak ematen hasi da erakusteko instalazioen bitartez, heldutasun komertzialera iristeko jorratu behar duen bidea erraztea ahalbideratuko duten instalazioak, hain zuen ere. 

Energia dentsitate handia da haren ezaugarririk nagusienetakoa, hau da, energia kantitate handia sortzeko ahalmena du eremu txikia okupatuz. Hala ere, itsas ingurunean jarduteak dakartzan zailtasunen ondorioz, bertan dagoen energia erauzteko edo aprobetxatzeko arazo eta oztopo teknikoak daude. Arazo horiek gainditzeari begira zuzenduta daude gaur egungo ikerketak.

Une honetan, itsas energien aprobetxamendua lehen urratsak egiten hasi da, herrialde gutxi batzuetan dauden erakuste planta pilotuen bidez, energia iturri horren baliagarritasuna erakuste aldera. Gainera, itsas energiak dibergentzia teknologikoaren une batean daude, hots, ideia eta teknologia asko izanik ere, horietako bat ere ez da gailentzen besteen aldean, eta, beraz, ez da inongo  lidergo teknologikorik nabarmentzen.

Itsas energia honako era hauetan azaltzen edo erakusten da:

  • Olatuak: Haizeak itsas azalaren gainean jotzean sortzen dira olatuak. Geroago, olatu horiek lekualdatzen dira, ehunka kilometroko bidea eginez.
  • Mareak eta itsaslasterrak: Eguzkia eta Ilargiaren eragin grabitatorioak ur masa handi-handiak higiarazten ditu, eta horrek tokian tokiko itsas mailaren eta ur lasterraren aldaketak ekartzen ditu aldian-aldian, energia aldetik aprobetxatzeko modukoak direnak. Era berean, itsas lasterrak eta bestelako fenomenoak eragiten ditu, adibidez, uraren gatz kantitate eta dentsitatearen ezberdintasuna, tenperatura bera ez izatea, lurruntzea eta Lurraren errotazioa.
  • Gradiente termikoa: Itsasoan eguzki-erradiazioak jotzean, ur azalaren eta hondoaren arteko tenperaturan alde handiak eragiten dira, 20 ºC baino handiagoko aldea izan daitekeena. 
  • Gatz-gradientea: Ibaien bokaleetan edo itsasoratzean gatz kontzentrazio mailan alde handia dago itsasoen uraren eta ibaien uraren artean.


Aipatutako kasu horien artean, Euskadin olatuen energia edo baliabidea baino ezin da ustiatu; gainerako fenomenoak, hala nola mareak, itsas lasterrak eta abar, aprobetxatzeko ez dago behar beste baliabiderik probetxu egokia ateratzeko energia aldetik.

Olatuen energiaren alorrean, munduan aitzindariak diren bi egitasmo hauek garatzen ari dira Euskadin:




 

Bideoa: Itsas energia