Hemen zaude: Proiektuak garatzenDH Bolueta
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

DH Bolueta

Bilboko Bolueta auzo industrial izandakoan kokatua, Nerbioi ibaiaren ondoan, BOLUETA proiektua 1.100 etxebizitzaz osatutako egoitza multzo bat eraikitzean datza, haren diseinuan eraginkortasun, iraunkortasun eta denboran jarraikortasun irizpideak kontuan hartuz. Bertan biziko diren auzokideek parte zuzena izango dute proiektuan, bizi kalitatea hobetzeko eta ingurumen eragina gutxitzeko xedez.

Bolueta

Hirigintza garapen berria den aldetik, iraunkorra eta eraginkortasun handiko energia hornidura izango du. Hala, diseinuan energia eraginkortasuna hobetzeari eta energia berriztagarriak aprobetxatzeari begirako irizpideak aintzat hartuko dira.

Diseinuan energia eraginkortasun irizpidea kontuan hartuta, erabiltzaileen energia premiak sistema zentralizatuen bidez ase edo bete nahi dira, barrutiko bero sorkuntza termiko sistemak erabiliz, District Heating (DH) delakoa.

DH Bolueta proiektua, funtsean, barrutiko berokuntza sareari lotutako ekoizpen instalazioak egitea eta abiaraztean datza, erabiltzaileen ur bero sanitario eta berokuntza beharrak aseko lituzkeen energia termikoa hornitzeko xedez, Visesak eta Neinor-ek sustatutako egoitza multzo berria osatuko duten zazpi eraikinetan erabiltzeko.

Aipagai dugun Bilboko egoitza multzo horrek energia zerbitzu enpresa bat (ESCO) izango du, multzo osori energiaz hornituko duena. Horrek ekarriko du bertako eraikinak eraginkortasun handiz kudeatzea energia aldetik, ingurumen alorreko hobekuntza nabarmenekin, urtean 14.300 tonaCO2 ez aireratzea, kasu, eta energia kontsumoa %30eraino murriztea.

DH edo Hiri Sistemak izenekoak erabiltzea mugarri bat da iraunkortasunaren ikuspuntutik, zenbait faktoreren arteko orekari eusten laguntzen baitute; esate baterako, kontsumo maila, energia eraginkortasunaren hobekuntza, energia berriztagarrien aprobetxamendua eta eraginkortasun handiko sistemen inplementazioa.

BoluetaEraikina pieza ikusgarri eta nabarmena izango da Boluetako hirigintza multzo arkitektonikoaren barruan.

Egoitza multzoa eraikitzeko egin den kalitateko arkitektura berritzailearen aldeko apustua kontuan hartuz, logikoa da eraikin hori ere modu berezian diseinatzea, bertan izandako industria aldea ahaztaraziko duen diseinua, hain zuzen ere.

Eraikina, bere erabilera dela eta, mugarri bat izango da ingurumen iraunkortasunaren ikuspegitik. Horrexegatik, eraikinaren kanpo irudian balio horiek islatzen saiatuko dira. Hala, eraikinaren estalkia egin nahi da egoitza multzoaren berdegunearen tolesdura bat balitz bezala, tximiniak izango dituen dorreraino zabaltzen dena, bertako oinezkoek tximiniak direla ez antzemateko moduan.

Alde publiko bat izango da, administrazio lanak gauzatzeko eta herritarrei harrera egiteko erabiliko dena. Halaber, erabilera anitzeko areto bat izango da alde publiko horretan; bertan, bisitak hartzeaz gain, bezeroei erantzuteko zerbitzuak emango dira eta erakusketak antolatuko dira.

Instalazioei dagokienez, azken teknologia erabiltzen duten hornidura termikoa emateko ekipoak dira. Ekipo horiek errendimendu handiko galdarez eta gas natural bidezko errekuntza motor alternatiboez osatuta daude. Beroa sailean kokatutako trukagailuen bidez berreskuratzen da tenperatuta altu eta baxuko zirkuituetan eta ihes gasetan.

Ekoitziko den energia elektrikoa konektatzeko eta sareari saltzeko, bezero eraldaketa zentro bat instalatuko da, 30 kV-eko linea batez elikatuko dena, konpainia hornitzailearen eragiketa eta banaketa gunetik.

Bolueta