Hemen zaude: Laguntza ProgramakGarraioa eta mugikortasun efizientea 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Garraioa eta mugikortasun efizientea 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: 2018ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Eskabidea aurkezteko epea zabalik: 2018/05/02etik 2018/10/31ra

    • pdf
      Garraio Oinarriak 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena 2018

    Diruz lagunduko diren jarduerak GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAren alorrean:

     
    • 1. NEURRIA.   MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK.
              - 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak
              - 1.2 LINEA: Ibilgailu arinak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
              - 1.3 LINEA: ibilgailu arinak GLPeko ibilgailu bihurtzea
              - 1.4 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak
              - 1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
              - 1.6  LINEA: Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez
    • 2. NEURRIAKARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.
              - 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak
              - 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak
              - 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak
    • 3. NEURRIA.   LAGUNDURIKO PEDALEOA DUTEN BIZIKLETAK ETA TRIZIKLOaK (ELEKTRIKOAK) PARTIKULARRENtzat.
              - 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak eta trizikloak (elektrikoak) partikularrentzat
    • 4. NEURRIABIZIKLETAREN SUSTAPENA.
              - 4.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak)
              - 4.2 LINEA: Kargako trizikloak
              - 4.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak
              - 4.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea
    • 5. NEURRIAENERGIA AZTERLANAK.
              - 5.1 LINEA: Floten energia-auditoriak eta azterlanak
    • 6. NEURRIAPROIEKTU BEREZIAK.
              - 6.1 LINEA: Proiektu bereziak
     

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

    ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

    Eskaeren tramitazioa:
     
    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    1. Hasiera 2018ko maiatzaren 3an.
    2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
     
    1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
     
    1. Ibilgailuak
    2. Bizikletaren sustapena/Bizikleta elektrikoak
    3. Lagunduriko pedaleoa duen bizikleta (elektrikoa)
    4. Hornidurako azpiegiturak
    5. Energi azterketak
    6. Proiektu bereziak
     
    2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
     
    3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
     
    GARANTZITSUA: Formularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:
     
    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta kutxa
    Bizkaia plaza Eraikina
    zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo
     
    Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.
     
    4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
     
    5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

     
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.