Hemen zaude: Laguntza ProgramakElektrizitatearen Ekoizpena Energia Berriztagarriez 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Elektrizitatearen Ekoizpena Energia Berriztagarriez 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: 2018ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Oinarriak EE 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena

    Diruz lagunduko diren jarduerak energia berriztagarrien alorrean:

    • Sare elektrikotik bakartutako instalazioak, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 250 kW-eraino.
    • Sare elektrikora konektatutako instalazioak, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak: 1 MW-eraino.

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

    ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

    Eskaeren tramitazioa:
     
    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    1. Hasiera 2018ko ekainaren 14an.
    2. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin).
     
    1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
     
    1. INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA
    2. INSTALAZIO EOLIKOA
    3. INSTALAZIO MINIHIDRAULIKOA

    2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
     
    3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
     
    GARANTZITSUA: Formularioa era elektronikoan sinatzen EZ bada, ezagutu eta baliagarria den sinadura baten bidez, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta kutxa
    Bizkaia plaza Eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo


    Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera) behar diren baliabideekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

    4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
     
    5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

     
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.