Hemen zaude: Laguntza ProgramakEnergia zerbitzu enpresak 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Energia zerbitzu enpresak 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: 2018ko azaroaren 30era arte, edo aurrekontua amaitu arte.

Eskabidea aurkezteko epea zabalik: 2018/05/02etik 2018/11/30ra

    • pdf
      Eranskinak ESES 2018
    • pdf
      Oinarriak ESES 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena 2018

    Onuradunak

    Laguntza programa honek arautzen dituen diru laguntzez hauexek baliatu daitezke:

    a) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean ESEs) moduan diharduen edozein pertsona juridiko. Diru laguntzez baliatzeko jarduerak laguntza programa honen 4. oinarri edo atalean zehazten dira, eta jarduera horiek EAEn egin behar dira.

    b) Nortasun juridikorik ez duten Izaera publiko edo pribatuko enpresa elkarteak edo taldeak -Aldi Baterako Enpresen Batasuna (UTE)-, Diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean “DLO” edo “LGS”) 11. artikuluari jarraiki, EAEko lurraldean, laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte.


    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

    • Egungo eraikinetan energia instalazioak berritzea.
    • Barneko argi-instalazioen berritzea.
    • Kanpoko argi-instalazioen berritzea.
    • Baterako sorkuntza-instalazio berriak.
    • Ekipo osagarrien berritzeak eta prozesu industrialen alorreko instalazioetan hobekuntzak.
     

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:

    • Eguzki-instalazio termikoak.
    • Biomasa erabiltzeko instalazioak, energia termikoa ekoizteko: Potentzia > 70 kW
    • Geotrukaketa-instalazioak: Potentzia > 70 kWte
    • Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaikoak, diruz lagunduko da sorkuntza-potentzia izendatua 1 MW-eraino denean (benetako potentzia).
    Aurkezteko dokumentazioa:
     
    Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
     
    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta Kutxa
    Bizkaia plaza eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo
     
    Erref.: ESES 2018
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.