Hemen zaude: Laguntza ProgramakEnergia Zerbitzu Enpresak 2016
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Energia Zerbitzu Enpresak 2016

2016 urterako diru laguntza deialdia: 2016ko azaroaren 30era arte, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Eranskinak_ESES_2016
    • pdf
      Oinarriak_ESES_2016
    • pdf
      Gida_ESES_2016
    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:
     
    ·       Kanpo-argiteria publikoa.
    ·       Energia-eraginkortasunaren hobekuntza egungo eraikinetan, honako hauen bidez:
          - Klimatizazioa eta/edo ur bero sanitarioaren ekoizpena (A.C.S.).
          - Baterako sorkuntza / Hiruko sorkuntza.
          - Barne-argiztapena.
          - Inguratzaile termikoa.
          - Energia monitorizazioa.
    ·       Energia-eraginkortasuna hobetzeko beste jarduera batzuk:
          - Eraginkortasun handiko motorrak, abiadura aldagailuak, eskailera mekanikoak, etab.
     
    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:
     
    ·       Eguzki-instalazio termikoak.
    ·       Biomasa erabiltzeko instalazioak, energia termikoa ekoizteko.
    ·       Geotermia-instalazioak.
    ·       Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaikoak, instalatutako sorkuntza-potentzia izendatua 1 MW-ekoa baino handiagoa ez denean (alderanzgailu guztien potentzia).
    ·       Sare elektrikora konektatutako instalazio eolikoak, instalatutako sorkuntza-potentzia izendatua 1 MW-ekoa baino handiagoa ez denean (alderanzgailu guztien potentzia).
     
    Aurkezteko dokumentazioa:
     
    Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
     
    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta Kutxa
    Bizkaia plaza eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo
     
    Erref.: ESES 2016
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    -        Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    -        Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    -        Abuztuan 08:30etik 13:30era.

Aurrekontua amaitu da.