Hemen zaude: Laguntza ProgramakEnergia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean 2017
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Hirugarren Alorrean 2017

2017. urterako diru laguntza deialdia: 2017ko irailaren 15ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Oinarriak Hirugarren Alorrean 2017
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

    • Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea.
    • Egungo argi-instalazioen berritzea.
    • Baterako sorkuntza instalazio berriak.
    • Hirugarren Alorreko eraikinetan energia-auditoria integralak energia-eraginkortasunaz.
    • Kokaguneko jarduera osoan, energia kudeatzeko sistemen ezarpena, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta.

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:

    • Eguzki-instalazio termikoak.
     

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:

    1. Hasiera 2017ko ekainaren 27an.
    2. ESPEDIENTEEN IZAPIDETZEA EDO TRAMITAZIOA ERA TELEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsei jarraiki (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):

    1. UR. – Diru laguntza eskatzen den jarduerari lotutako eskaera-formulariora jo, honako lotura hauen bitartez:

    2. UR. – Idatzi eskaeran eskatzen diren datu guztiak.

    3. UR. – Aurreko urratsa egin ondoren eta eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatutakoan, jakinarazpen ziurtatu bat jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 helbidera sartu ahal izateko eta eskaera izapidetzen jarraitzeko.

    GARRANTZITSUA: Eskaera ziurtagiri elektroniko batekin sinatzen EZ bada, beharrezkoa izango da inprimatzea, izenpetzea eta EEEren bulegoetan aurkeztea, edo posta ziurtatuaz bidaltzea, honako helbide honetara:

    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta kutxa
    Bizkaia plaza Eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo

    Kasu honetan, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (email edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), behar diren egiaztagiriekin, zure eskaera EEEren bulegoetan jaso eta erregistratu eta gero.

    4. UR. – Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 bideratu behar da.

    5. UR. – Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas?len=2 aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.
     


Aurrekontua amaitu da