Hemen zaude: Laguntza ProgramakGarapen Bidean Dauden Itsasoko Energia Teknologia Berriztagarriak Erakusteko Programa 2017
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Garapen Bidean Dauden Itsasoko Energia Teknologia Berriztagarriak Erakusteko Programa 2017

2017. urterako diru laguntza deialdia: 2017ko urriaren 31ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

X Epea itxita

    • pdf
      Itsasoko energien gehigarriak 2017
    • pdf
      Oinarriak Itsasoko Energia 2017
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena

    Diruz lagunduko diren jarduerak:

    • Olatu-energia hartzeko prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    • Aerosorgailuen zimendu flotagarrien prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    • Itsas aerosorgailuen prototipoen proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean, eskala errealean edo errealetik hurbileko eskalan.
    • Goraxeago aipatutako prototipoen ekipo laguntzaile edo osagarrien proba esperimentalak erakusteko edo balioztatzeko fasean leudekeenak.
    • Proiektuen koordinazioa, jardueretako bati edo batzuei loturik (laguntzen programaren 4. Oinarriaren 4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 atalak). Diruz lagunduko dira baldin eta aldi berean horietako bati, 4. Oinarriaren 4.1etk 4.4ra, lotutako diru laguntza eskaera badago.

    Aurkezteko dokumentazioa:

    Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:

    EEE – Energiaren Euskal Erakundea
    5020 Posta Kutxa
    Bizkaia plaza eraikina
    Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
    48011 Bilbo

    Erref.: GARAPEN BIDEKO ITSAS ENERGIAK 2017.

Aurrekontua amaitu da