Hemen zaude: Laguntza ProgramakToki Herri Administrazioa 2018
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Laguntza Programak: Toki Herri Administrazioa 2018

2018. urterako diru laguntza deialdia: 2018ko irailaren 14ra arte indarrean, edo aurrekontua amaitu arte.

Eskabidea aurkezteko epea zabalik: 2018/05/02etik 2018/09/14ra

    • pdf
      Oinarriak Toki Herri Administrazioa 2018
    • pdf
      Ordezkaritzaren xedapena 2018

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

    • Kanpo-argiteria publikoa.
    • Dauden udal eraikinak:
                 -    Klimatizazioa edota ur bero sanitarioa (acs) ekoizteko instalazioak.
                 -    Baterako sorkuntza instalazioak.
                 - Barneko argiztapen instalazioak: 3 tep/urteko gutxieneko muga ezarri da energia aurrezpenaren inguruan.
    • Energia azterlanak eta UEP-PACES prestatzea:
                 - Energia auditoriak kanpoko argiztapen instalazioetan eta energia konbentzionalen bidezko klimatizazio edota ACS ekoizteko instalazioak; inguratzaile termikoa eta barne argiztapena.
     
    Laguntza programa honetaz baliatu ahal izateko, energia primarioaren energia kontsumoaren gutxieneko muga 10 tep/urtekoa da.
     
                 - Udal Energia Planak eta Energia Iraunkorraren eta Klimaren Aldeko Ekintza Planak (UEP-PACES) prestatzea.
     

    Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean:

    • Eguzki-instalazio termikoak.
     

    Eskaeren tramitazioa:

    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    EEEren webgunea: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

    ESKAERA TELEMATIKOA EGITEKO PROZESUA

    Eskaeren tramitazioa:
     
    Espedienteen tramitazioa era telematikoan egingo da:
     
    1. Hasiera 2018ko maiatzaren 3an.
    2. Diru laguntza eskaera egiteko EZINBESTEKOA da ESKARI AGINDUA sinatuta izatea, edo KONTRATU FORMALIZATUA eta sinatuta.
    3. ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA ERA TEMATIKOAN egingo da, jarraian azaltzen diren urratsak eginez (OHARRA: Sinadura egin ahal izateko, IDAZKI DESKTOP instalatuta egon behar da ekipoan; instalatzeko, sakatu loturan eta bertan adierazten diren jarraibideei kasu egin):
     
    1. URRATSA - Diru laguntza eskatuko den jarduerari dagokion eskaera formularioa betetzera sartu behar duzu, honako lotura hauen bidez:
     
    1. Barneko argitazpena
    2. Argiteria publikoa / Kanpoko argitazpena
    3. Klimatizazioa
    4. Baterako sorkuntza
    5. Eguzki termikoa
    6. Auditoria argiteria publikoaz
    7. Auditoria eraikinez
    8. Auditoria UEP-PACESek

    2. URRATSA - Eskaera bete behar duzu, bertan eskatzen diren datu guztiak idatziz.
     
    3. URRATSA - Aurreko urratsa egin ondoren, eta eskaera ziurtagiri elektroniko batez sinatuta, jakinarazpen ziurtatua jasoko duzu (e-posta edo sms bidez, harremanetarako datuen arabera), https://gestionayudas.eve.eus/ayudas helbidera sartu ahal izateko behar diren baliabide guztiekin eta eskaera bideratzen jarraitzeko.
     
    4. URRATSA - Eskaera egiteko beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eskuratu honakoaren bidez: https://gestionayudas.eve.eus/ayudas.
     
    5. URRATSA - Eskatutako diru laguntzaren izapidetzaren egoera ezagutzeko edo jarraipena https://gestionayudas.eve.eus/ayudas aplikazioaren bitartez egiteko aukera dago.

     
     
    Informazio gehiago lortzeko, hasieran ageri den Oinarriak izeneko dokumentuan eta 94 403 5600 telefonoan.
    EEEren bulegoetan dokumentazioa eskura aurkezteko ordutegia hauxe da:
    • Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era.
    • Ostiraletan 08:30etik 13:30era.
    • Abuztuan 08:30etik 13:30era.